Solidarités

Bakegileen mobilizazio ziklo berriko bi hitzordu nagusi

BAKEGILEAK - Urriaren 17an, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren urteurrenean, 60 pertsona, horien artean erakundeetako ordezkari eta hautetsiak, Bakegileek deitutako biltzar berezi batean bildu ginen, irailaren 19ko mobilizazio egunaren biharamunean eraiki beharreko ekimen berriak elkarrekin zehazteko.
Atxikitako lehen mobilizazioei dagokienez, abenduaren 19an, larunbata, Luhusoko operazioaren 4. urteurrena dela eta, Bakegileek euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko ekimen batera deitzen dugu. Ekimen hau masiboa eta determinatua izango da, eta, aldi berean, filosofia baketsuan sartzen da, pertsonen errespetuan eta pluralean, Bakegileen dinamika hasieratik animatzen duena. Bigarren mobilizazioa bat 2021eko urtarrilaren 9rako aurreikusia da ere. (...)
Solidarités

Erabaki hau hiltze bat da!

Sinatzaileok eskatzen dugu, Estatuak aintzat hartuko duen politika penala definitzea, Parisko Auzitegiak zentzuz eta errealismoz iradokitzen duen bezala. Gogoratu nahi dugu blokeo-egoera horrek Euskal Herria, inork nahi ez dituen deriben menpe ezartzen duela, eta bake-prozesuaren helburua hori ekiditea zela.
Bide judizial guztiak agortzen ari dira eta apelazio-salak baldintzapeko askatasunak behin eta berriz ukatzea heriotzerainoko kondena da! Jarraian, Jakes Esnalen erabakiari buruz baita Xistor Harambouren dei auziari buruz, Euskal Herriko delegazioaren agiria. (...)
Solidarités

« Aldebakartasunak Estatuen esku hartzea derrigortzen du »

Mobilizazio egun azkarra irailaren 19 honetan, Bake Bidea eta Bakegileek deiturik, pareta baten aitzinean girela adierazteko, parketea aitzinamendu eta esperantza guzien kontra agertzen dela eta. Kartzela zigorra heriotzeraino bete? Ez eta ez berritsi dute parte hartzeaileek.
Datorren hitzorduak aste honetan berean dira. Irailaren 24an Jakes Esnalen baldintzapekoaren erabakia emanen du dei auzitegiak eta egun berdinean Xistor Haramboure-k dei audientzia izanen du. Irailaren 25ean mobilizatzeko deia luzatua da arratsaldeko 7etan Donibane Lohitzunen Luis XVI plazan. (...)
Solidarités

« Kosta ala kosta, bidea irekiko dugu!! »

300 pertsona bildu dira Baionan Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko Bakegileek luzatu deiari erantzunez, igande honetan, irailaren 6an, Espainiar Kontsulatutik, Merkatu plazaraino #Askida Holakorik gehiago ez! mezuekin manifestatuz. #OrainPresoak aldarria lau haizetara hedatzeko lagungarria izan da mobilizazioa. Bertan "gobernuak bake prozesuari ekarpena egiteko eta gisako tentsio dinamikak sahiesteko" galdea luzatua izan da... ez "gizatasuna edo eskuzabaltasuna eskatzeko" baizik eta "adimena eta justizia eta bake balioak". Mobilizazioan, larritasunez berretsi dute "Heriotzeraino kondenarik ez!" eta "Bake prozesuaren heriotza zigorrik ez!".
Herritar guztien mobilizazioa, oraindik indartsuagoa eta erabakigarriagoa izan behar denez, hurrengo hitzordua irailaren 19an izanen dena, azpimarratu da, 2020 urtea aldaketaren urtea izan dadin! (...)
Solidarités

Un processus enlisé

Les manifestations de soutien aux presos répondent aux refus répétés du parquet anti-terroriste contre les libérations conditionnelles. Ainsi va, cahotant, le processus de paix.
La nomination d’un nouveau Garde des Sceaux en la personne d’Eric Dupond-Moretti viendrat- elle modifier la donne ? Si celui-ci a eu l’occasion de défendre des prisonniers corses, le sort des prisonniers basques intéressera-t-il cet avocat disposé à faire bouger certaines lignes ? (...)
Solidarités

30 urte aski da, Jakes askatu!

Bake Bidea & Bakegileak - Ekainaren 25ean, Jakes Esnalek galdeginiko bigarren baldintzapeko askatasun galdearen dei auzia iraganen da. Lehen instantzian, zigor aplikaziorako auzitegiak galdea onartu zuen. Parkete Antiterrorista Nazionalak ordea, dei egin zuen beste behin ere.
Ekainaren 27an larunbatarekin, goizeko 11etan, Bake Bideak eta Bakegileek, giza kate bat antolatzen dugu Donibane Lohitzuneko Charles de Gaulle zubian. Ondotik, hitz hartzea eginen da Luis XIV plazan. (...)
Solidarités

Izan bidea, ibiltarien sarea

Sarek, Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak, abian eman duen dinamika berria da hau. Euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa, herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz.
Dinamika hau erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 Km egitea! Euskal Herriak duen biztanle-kopurua. Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea. Horretarako, Sarek, taldean, lagunartean, familian edota bakarka kilometroak egin edota urratsak ematera animatzen ditu herritarrak, dinamika honi ekarpena eginez. (...)
Solidarités

Appel international pour la libération de Josu Urrutikoetxea

Des personnalités internationales engagées dans le processus de paix au Pays Basque, des magistrats, des parlementaires, des intellectuels, etc. unissent leur voix pour demander la suspension de l’incarcération de Josu Urrutikoetxea en raison de la pandémie du Covid-19. «Le maintenir en détention (serait) par ailleurs, un très mauvais signal émis par l’État français à l’ensemble des processus de paix en cours à travers le monde ».
Le 16 mai 2019, Josu Urrutikoetxea a été arrêté dans un hôpital public au milieu de soins urgents qui lui étaient prodigués. Josu Urrutikoetxea est un artisan de premier plan de la fin de la lutte armée au Pays basque et le promoteur d’une résolution juste et durable du dernier conflit armé d’Europe occidentale. Enbata.Info publie l'"Appel international des 125 - Pour la libération de Josu Urrutikoetxea" ainsi que la pétition "Libération de Josu Urrutikoetxea" demandant aux institutions françaises et européennes de soutenir le processus de paix au Pays basque, ainsi que l’arrêt immédiat de toutes poursuites, la mise en liberté et la garantie de protection de Josu Urrutikoetxea.(...)