« Nous sommes prêts à un blocage du Pays Basque »

Bake Bidea - Artisans de la Paix - Ion, Jakes et Unai vont accomplir 32 années d’incarcération vendredi. Pour exiger leur libération nous avons organisé deux actions le week-end dernier. Vendredi occupation du centre des impôts de Biarritz par 50 Artisans de la Paix et samedi deux cortèges d'environ 120 voitures ont bloqué l'autoroute A63 dans les deux sens.
Nous le répétons et nous en sommes convaincus, la poursuite du processus de paix nécessite une prise en compte politique de la question des prisonnier.e.s politiques. Une décision politique doit être mise en œuvre par l’état français pour libérer Jakes Esnal et Ion Parot. Les actions de ce week-end ne sont qu'un aperçu de notre engagement, et nous sommes prêts à un blocage du Pays Basque. (...)

Bakegileen ekimen berria

Otsailaren 18an fase berri bat ireki genuen! Ion, Jakes eta Unaiek 32 urte preso beteko dituzte, ASKI DA !
Ekimena apirilaren 2an, 9:30 tan Hazparneko plaza ondoko aparkalekuan eta Urruñan intersport saltegiko aparkalekuan. (...)

Bakegileak: fase berriaren ondoko hitzordua

BAKEGILEAK - 200 ekintzaile baino gehiago bildu dira Baionako suprefeturan, ostiralean, otsailaren18an, 15:45etan, hesietara igoz, kateatuz, bake prozesua desblokeatu eta Frantziako estatuak presoen gaiaren inguruan zerbait egin arte, bertan gelditzeko asmoz. Ehun bat polizia ekintza oztopatzen saiatu dira, baina ekintzaileen deliberamenduari eta bertaratu diren hamarnaka herritarrei esker, ez dute lortu.
Ostiraleko ekintza, fase baten hasiera besterik ez da. Jendarte zibila, tendentzia orotako mugimendu sozial, politiko, sindikatu eta hautetsiak, gurekin bat egitera deitzen ditugu apirilaren 1 eta 2an. (...)

Otsailaren 18ko hitzordua

Bake Bideak eta Bake Artisauek euskal presoen alde 2022ko urtarrilaren 8 hontan antolatu duten manifestaldia Baiona haundiko hiru puntu ezberdinetatik abiatu da, arratsaldeko 3ak pasatxoan: Laugatik, Euskaldunen plazatik eta Réduit plazatik. Hiru zutabe osatu dira, horietatik bi Joaldunek animaturik. Zutabe bakoitzaren hasieran, ekimen ezberdinetan parte hartuko duten lehen ekintzaileak ikus zitezkeen kamiseta urdinekin. Hiru zutabeak San Andres plazan elkartu dira, eta ekintzaileak taula gainera igo dira, 2000 pertsonatik gora bildu dituen manifestaldiari bukaera emanez.
Bake Artisauen helburua argia zen: blokeatua den fase batetik fase eraginkor berri batera pasatzea, «hurbiltzen diren hauteskunde presidentzial eta legegileen karietara, Estatuaren maila gorenean entzunak izateko gisan».Gomita bat luzatu dute, otsailaren 18ko data berriarekin. Lehen ekintza bat burutuko da, engaiatu diren hamarnaka ekintzailerekin.(...)

Le temps presse ! Ion, Jakes eta Unai gurekin!

Bakegileak - Bakegileek dinamika mobilizatzaile indartsu eta determinatu bat martxan emaiten dutela iragarri dute, urtarrilaren 8ko mobilizazioa fase berriaren abiapuntua izanen delarik. Egun hortan, 3 zutabe Baionako 3 toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Baionako karrikak zeharkatuak izanen dira berantago komunikatuko den toki batean bukatzeko.
Desobedentzia zibiletik pasako den fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean. Dinamikan aktiboki parte hartu nahi duten guztientzat, izena emateko parada izanen da urtarrilaren 8ko mobilizazioan. Parte hartzaile guziei arrabotsa egiteko tresnak (kasola, sirenak, danborrak, etab.) ekartzea galdegina zaie. (...)

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua!

Bakegileak - Aieteko konferentziaren 10garren urtemugan, gatazkaren konponbidearen alde hartzen dugun engaiamendu berriaz haratago, dei zabala luzatzen dugu indarrak bil ditzagun etapa berri bati aurre egiteko. Frantziar gobernuaren inertziaren aurrean, eta PNATen karmintasunaren aitzinean, mobilizazio fase berri batera pasatzea erabaki dugu, ekintza indartsuago eta determinatuagoekin. Fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean.
2022ko urtarrilaren 8an Baionan antolatzen dugun manifestaldia, fase berriaren abiapuntua izanen da nahi duten guztientzat, aktiboki izen emateko parada izanen da. Urtarrilaren 8ko mobilizazioa Baionako hiru toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Zutabe moduan Baionako karrikak zeharkatuko ditugu berantago komunikatuko dugun toki batean bukatzeko. Gaurdanik toki mailako dinamikak martxan jarriko ditugu eta eguberriko bakantzetan hitz ordu esberdinak antolatuak izanen dira.(...)

Une peine “permanente révisable” au Pays Basque sud

Le débat est revenu d’actualité en Pays Basque sud où Unai Parot, prisonnier d’ETA de nationalité française (jugé en Espagne dans la même affaire que son frère Ion et Jakes Esnal), vit aussi sa 32e année de prison, alors que selon la législation du pays, une détention ne saurait en principe, dépasser les 30 ans.
Le mouvement Sare, association de soutien aux prisonniers basques, a pris sa défense et s’est élevé contre la loi du 7/2003 qui autorise “une prison permanente révisable”, en d’autres termes l’allongement de peines dans “certaines conditions”. (...)

31km – 31 urte aski da: Unai, Ion, Unai gurekin

500 ibiltarik parte hartu dute Baiona eta Donibane Lohizune arteko martxan, Bake Bidearen deiari erantzunez, bukaeran, Donibane Lohizuneko manifestaldian, 600 manifestari bildu direlarik.
Duela 31 urte preso sarturiko Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Paroten askatasuna eskatu dute beste behin ere. Baina orokorki, preso guztiak dituzte gogoan ukan.