SOS Indartu

Solidarité
www.solidaritepaysans.org

SOS Indartu laborariak laguntzeko eta xutik atxikitzeko sortu zen. Erakunde honen biltzar nagusiaren ondotik, huna hemen SOS indarturen helburuak  zein diren.

Maiatzaren 27-an Sos Indarturen biltzar nagusia zen Ainizan Ehlg-ren egoitzan. Zer da Sos Indartu laborantza mundutik urrun direnentzat ?

Adin zohituko talde bat lehenik, gizon ta emazte, gehienak laborari ohiak bainan ere irakasle, diruzain, etabar. Denak laborari munduari hurbil eta hunen ezagupen/ezagutza zorrotza dutena ere. Zonbait urte hauetan ohartuak  ziren arrazoin desberdinen gatik gero ta geihago laborari sistema kapitalista ero hunek bide bazterrean xehakaturik uzten dituela…

Egoera larriak jasaiten dituzten gizon emazte laborari hauen kasuak aztertzen eta ahal den heinean konpontzen entseatzen da Sos Indartu. Konztatazio bera egiten da aldika, hemen ta haratago ere Solidarité Paysans estado mailako egituran, zailtasunean den laborari batentzat “beti geihago ekoiztea” zuzen zuzena paretaren kontra joaitea da.

Esperientziak erakusten du ere ainitz kasutan laborantza iraunkorra ta herrikoia dela alternatiba bakarra bizirik irauteko hunek berekin dakarrelako inbestizamendu gutiago ta etxaldez kanpoko dependentzia gutiago ere.

Bistan dena modelaz aldatzea, teknikoki ta kulturalki  ere ez da errexa, ez da xinplea bainan proiektu berriek aterabideak eskaintzen dituzte. Sos Indartu berriki estado mailako Solidarité Paysans egituran sartu da. Horrek  ekartzen dio informazio iturri gaitza, baita ere legitimitate azkar bat administrazio ta bankueri begira. Legitimitate hori behar beharrezkoa da Sos Indartuk arartekaritza lana hobekienik egiteko orduan bi egitura haueri buruz.

Halaere hemengo indarretan, gure indarretan, hemengo sare humanoan oinarritzen da Sos Indartu hurbileko lan bat egiteko eta gisa hartarat antolatzeko. AFOG formazio eta kudeantza egiturak, Ehlg-ko laguntza juridikoak besteak beste laguntza ekartzen diote Sos Indartu-ri.

Arrunt aurrekontu ttipiarekin ta borondatezko lau militante xume ta ixilekin ibili izan da orain arte. Azpimarratzekoa da Ezpeletako biperrak, Itsasuko saskik ta ELB-k eman diru laguntza gutiekin bizi dela.

Hemendik aintzina haatik  Solidarité Paysans egituran sartzeak eskualde mailan diru iturri batzueri ateak idekitzen dizkio. Ostiraleko biltzar nagusian hor ziren ere Biarnoko Confédération Paysanneko bi kide  ikusteko hemen zer egiten den laborarien kasu zailenak konpontzeko, nola egituratuak giren eta gero Biarnesek ere gisa bereko antolaketa zutik emaiteko.

Bururatzeko estudio bat aurkeztua izan da laborarien osasun mentalari buruz eta irrisku pzikosozialetaz egin beharreko prebentzioa. Ez da erraitearen beharrik laborari ainitz sofrikario egoeran daudela. Elearen garantzia, lotura sozialaren premia. Estudio horrek ere hemen lagunduko du Sos Indartu.

Zinez lan garantzitsua eramaiten du talde hunek eta gure esker ona ta laguntza merezi dituzte.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).