TOP 5eko Euskalduna

Piarres Xarriton, 1921-2017
Piarres Xarriton, 1921-2017

Piarres Xarriton izan da hogeigarren mendean Iparraldea gehienik markatu dutenetarik. Top 5 bat egin behar balitz, barnean sar nezake duda izpirik gabe.  Hazparne Ehulategiko laborari-itzain baten seme,  herriko kolegioan hasi zituen ikasketak Gaztelu kalonje famatuarekin, gero segitzeko Uztaritzen Piarres Lafittekin (Aitzina aldizkarian agertuko ditu lehen bi liburtxoak) eta Baionako seminarioan, hemengo bibliotekan hazten zuela 36ko iheslariak ikusiz eta Lafittekin sartua zitzaion abertzale eta euskaltzale hazia. Erroman egon zen bi urtez, Etxegarai kardinalarekin.  1947an apeztu zen.

Apez gazte, nekazarien munduko Euskaldun Gazteriaren arduradun izan zen, 1956an, Herria gibela zelarik: Garaziko gazteetan 620 herrian bizi ziren, 440 norapait joanak. Hazparne aldeko 1011 etxaldeetarik 296 urik ez zen,  520 komunik gabe. 133tan baizik ez zen dutxa edo mainhargirik. Euskaldun Gazteria gorenean zen: 4.000 gazte bildu ziren Lurdako beilan eta gero Hondarribin hegoaldeko 8.000rekin. Lokartua zen Gazte hilabetekaria piztu zuen eta hats berri bat eman zion. Bi milaz goiti joaten zen hemen eta Algeria-ko soldadoetarat.  Gazte ainitzek hor idatzi dute beren lehen artikulua euskaraz. «Ch» ren partez «x» sartu zuen lehena izan zen Iparraldean.
Gaztekin ari eta ohartu zen geroari buruz ez zutela, artzain Ameriketan izateaz beste aterabiderik ez bazen sehi Parisen. Formakuntzarik ez zen nekazaritzatik kanpo: Elizak sortuak zituen dotzena erdi bat laborantxa eskola, baina teknika aldetik deus ez zen.

Besterik ere possible zela erakusteko, Suisara eraman zituen gazteak hango esperientziak ikusteko. Ez baitzuen mihia sakelan, eskuin eta ezker aipatzen zuen behar hori. Hainbestenarekin non, egun batez Gouyon apezpikuak galdetu batzion eskola tekniko baten sortzea Hazparnen. «Bainan deus ez dut ezagutzen mundu hortan! Teologia eta filosofia dira nire sailak! » 1959an, obendientziaz, Hazparnerat joan zen, zentimorik gabe, ez bada geroan aldaketak egin beharko zirela senditurik, Gazteluk baztertua  zuen 29 milioiko altxorra. Hazparneko lantegiek « taxe professionnelle » zerga ez zioten eman, posible zelarik! Diruarekin behar ziren irakasleak. Mundu hortako irakasleak, mehe hemen gaindi. Orduan baitziren honarat etorri lehen iheslariak Txillardegi eta beste zenbait hartu zituen Frantzia behere horietan bildu zenbaitekin.

Lehen batea, eskola hirueleduna nahi zuen, euskara-frantses-español, ipar eta hegoaldearentzat. Ez zuen eskaerarik aski izan. Jendeak ez ziren oraino zohi. Irakaskuntzako kalonje zuzendariak erran zion, euskarak ez zuela hamar urterenik.

Txillardegi partida izan zuen gobernu frantesak eta lizentziatu zezaten eskatu zuen prefetak. Piarresek, ezetz, ez zuela kanporazeko arazoinik. Prefetak apezpikua mehatxatu, Xarriton kanporatzen ez bazuen, diru laguntzak mozten zizkiola. Apezpikuak obeditu eta Parisera joan zen 1965an. Piarresek ez zuen obeditzerik izan: lehen aldikotz entzun zuen apezpikuaren ahorik : »Zer egin nahi duzu? » Parisera joan zen.

Sorbonan ikasle egona zen jadanik 1953an. Euskaldunak baziren ihaurri Parisen, hiri handian galduak bezala; Jeanne Davant eta beste zenbaitekin elgarretaratzen  hasi ziren. Agirre lehendakariak aterbetu zituen lehenik Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bainan hertsiegi izan zen laster: ehunka ziren biltzen! . Hemengo elizetan egin eskeeri esker eta Diosesa, mailegu baten berme emanik, geroztik bizi den Euskal Etxea sortu zuten(1955). Izenak ematen duen bezala zinez euskaldunen etxea izan baitzen, gazte ala ez hain gazteentzat, ipar ala hegoaldeko.

Itzuli zenean Baiona Santaman parrokiako erretor izendatua izan zen, euskarazko meza bat sortzen zuela hor. Bainan harremanak sobera minduak ziren euskal arazoei aiher zen apezpikuarekin eta Kebekerat joan zen 1974an. Aña Durrutirekin ezkondu zen. Honarat itzuli ziren 1977an. Bainan bere fedeari lotua egon da beti eta Santandreko euskal mezan zen igande oroz.

Baionan bizi izan den urte luzeetan, zer ez du egin? Euskaltzaindian sartu zen 1984an.  Liturgia euskaratu zuen taldekoa zen Andiazabal apezarekin. 1963an apezpiku euskalduna eskatzeko izenpetu zuten 120 apezetarik zen. 1968an euskal katiximari buruz sortu  Fededunak elkartekoetarik zen ere Terexa Seguinekin.

Baionako Euskal Astearen asmatzaleetarik Goihenetxerekin 1970n, horren ondotik jalgi baitzen Udako Euskal Unibersitatea Donibaneko Ravel Lizeoan  1973an. Euskal Diploma eta gero lizentzia eta doktoregoa lortuko zituen ACIEB elkartearen sortzaleetarik izan zen Ajurriagerrarekin.  Irakasle, kurtsoak hasi zirelarik  euskal lizentzia eta doktoregoari buruz. Eta  zenbat mintzaldi ! Gaietarik baztertzen zelarik ere ahoa zabalik entzuten genuen hain zen interesgarria.

1981an GURE IRRATIA ren sortzaleetarik izan zen lehen bilkura aitzin ere, bere egoitzan bildu baiginen biak horretaz mintzatzeko. Laguntza handia ekarri zuen gero, lehenik Kultura emakizunean parte hartuz Luzien Etxezaharretarekin. Gero, zenbat aldiz ez gara haren etxean izan mikroarekin edozein gaietaz mintzatzeko on baitzen : bazuen memorio bat ikaragarria, ordenagailu baten parekoa eta nola bere bizian jende eta gertakari asko ezagutuak zituen, ikusten duzue zer iturria zen! Artetik erraiteko, Enbata ez zuen batere gustukoa, euskarari toki sinboliko bat baizik ez ziolakotz ematen eta euskararik gabe ez baitzen harentzat abertzalerik. Pentsa irratia sortu zelarik idatzi artikulu ironikoa edo Siadecok agertu entzulegoaren datu harrigarriak hiru lerrotako notatxo batean agertu zirelarik…

Zenbat eta zenbat ikasle eta ikerle ez da ibli Portneuf karrikako lehen solairuan Piarresi argi eta kontseilu eskatzen ? Zerbait baitzen buru haren barnean!

Politikan sartua zen. 1946an Marc Legassek abertzaleak aurkeztu zituelarik lehen aldikotz, Piarresi galdetu zion, bainan hau apezgai izanez… Borroka harmatua ez zuen onartzen eta Manex Pagolarekin Eusko Alkartasuna sortu zutenetarik izan zen 1993an, urte berean Baionako herriko konseiluko kontseiluan sartzen zela

1985ean sartu zen Euskaltzaindian. 1999an eman zioten Lekuona saria. Euskara munduan egin duen lanaz, artikulu luze behar liteke. Laburki erran dezadan ; Jean Etxeparen obra osoa agertu zuela sei tomotan, bai eta Piarres Larzabalena (7 tomo, 2400 orrialde). Bere hiru ikerketa aipatuko ditut: De republica edo politika , Le droit des peuples à leur identité eta  Pierre Broussain

Klasikoak ‘ kolekzioarentzat egin dituen itzulpenetan baliosena : Gazteizko Frantsesen De indiis edo Indio aurkitu berriak

Anekdota batekin bururatuko dugu : zenbaitek leporatzen baitiote hegoaldeko iheslariak eta ez ttipienak, aterbetu izatea bere etxean, jakin behar dute 1939-45gerla garaian, Russell Kirby ingles kolonela  gorderik egon zela Ehulategin eta ihes egiten lagundua, Ameriketako dekorazio bat merexitu baitzion Piarresi. Medela frantses batekin nire ustez bainan ez naiz horretaz segur.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « TOP 5eko Euskalduna »

  1. milesker Xipri :

    Piarres ek eraman dituela hainbat eta hainbat obra , lan, engaiamendu … ez nakien xeheki .
    Orroitarazirik milesker .
    Xahartzen den jendeak eginetaz ahanzkor gira ardura .

Les commentaires sont fermés.