Udalbiltzaren Hartueman mintegia Lekornen

PrintFriendly and PDF
HODI ALDEAN GELA, Lekorneko Ekitaldi  anitzeko  gela.

HODI ALDEAN GELA, Lekorneko Ekitaldi anitzeko gela.

Hartueman Esperientzien Bankua Euskal Herriko tokian-tokiko proiektu aitzindari eta aurrerakoiak katalogatzeko helburua duen Udalbiltzaren proiektua da. Laster aurkeztuko den sareko esperientzia bankuaz gain, Udalbiltzak mintegiak antolatuko ditu euskal geografiako xoko ezberdinetan. Lehena, martxoaren 23an iragango da Lekornen (Lapurdi), goizeko 9:30etan, Hodi Aldea gelan. Xehetasun guziak eta parte hartzeko bideak jarraian.

Udalbiltzan Bagabiltza prozesuan, Euskal Herriaren burujabetzan laguntzen duten ekinbideak bildu, saretu eta helarazteko beharra nabarmendu zen. Laster aurkeztuko da Udalbiltzak ondutako Hartueman esperientzien bankua. Bertan bildu diren esperientziak zabaltzeko mintegiak antolatuko dira eta lehena Lekornen (Lapurdi) izango da.

Euskal Herriko gizartean hain ugariak diren lankidetzarako sinergiak, udalgintzaren arlora zabaltzeko ahalegina izanen da Hartueman. Gure herrian proiektu aitzindari eta aurrerakoi franko garatzen ari dira, eta esperientzien bankuak ezagupen eta esperientzia hori Euskal Herriko beste udalen mesedetara jartzeko asmoa du.  Laster  aurkeztuko den sareko esperientzia bankuaz gain, Udalbiltzak mintegiak antolatuko ditu euskal geografiako xoko ezberdinetan. Lehena, martxoaren 23an iraganen da Lekornen (Lapurdi), goizeko 9:30etan, Hodi Aldea gelan.

Antolakuntza errexteko, lehen bai lehen izena emaitea gomendatua da hemen klikatuz!

HartuEman

Izena emaiteko klika irudi honetan!


EGITARAUA:

9.30 IREKIERA:

  • Ongi etorria, erakunde ordezkaritzaren agurra.
  • Hartueman Esperientzien Bankuko aurkezpena.

10:00 – 11:20

EUSKARA

  • Mintzapraktika: Maite Agirre, Euskaltzaleen Topaguneko Mintzapraktika proiektuaren koordinatzailea  (20 min)
  • Goizane Arana UEMAko euskara teknikaria. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren adibide praktiko bat  (20 min)

POLITIKA FEMINISTAK ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA

  • Puente la Reina – Gares. Gema Los Arcos (Hautetsia) eta Edurne Ramirez Urbanas kolektiboko arkitekto urbanista. Genero ikuspegiaren azterketa hirigintzan (20 min)
  • Orendain. Gorka Egia (Alkatea).  Aurrekontu parte-hartzaileak   (20 min)

11:20 – 12:10 ESPERIENZIETAN SAKONDUZ

  • Euskarako esperientzietan sakontzeko lan taldea.
  • Politika feministetan eta herritarren parte hartzean sakontzeko lan taldea.

12:30 – 13:30 ATSEDENA ETA MOKADUA

13:30 – 15:00

ETXEBIZITZAREN GAIA

  • Orendain. Gorka Egia (Alkatea) Baserrientzat aukera bat (20 min)
  • Errekaleor: Esperientzia arrakastatsu bat  (20 min)

ESPERIENTZIETAN SAKONDUZ

15:00 MINTEGIAREN ITXIERA ETA AGURRA

IZENA EMAN LEHENBAILEHEN!