Urtarrilaren 9an, konponbideranzko urratsak

U9Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan diharduten Sare-k eta Bagoaz-ek bat egin dute, elkarrekin, urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan, presoen sakabanaketaren zein aplikatzen zaizkien beste salbuespeneko neurrien indargabetzea galdatzeko. Larunbata honetan, herritar guzier elgarrekin oinez biltzeko parada eskainiko da, izan dadin Bilbon edo Baionan, orduberean eta helburu berberekin: preso, erbesteratu eta deportatuen giza eskubideen babesa.

Bagoaz kolektiboa, 2014eko otsailean 23 (**) eragile sozial, politiko eta sindikal desberdinek osatzen dute eta bere funtzio nagusia gaur egun, preso eta iheslarien eskubideen errespetuaren aldeko kanpaina egitea du. Kolektiboa preso eta iheslariei buruzko informazioaren zentralizatzeko eta 4 haizetara hedatzeko tresna bezala ari da.

Epe motzeko aldarrikapenak hauexek ditu:

  • Eri diren presoak askatzea
  • Baldintzapeko askatasuna lortzen ahal dutenak askatzea
  • Dispertsioarekin bukatzea eta presoak Euskal Herrira hurbildu eta batzea.
  • 80. hamarkadan Frantziak espultsatu iheslarien itzultzea.

Bagoaz preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko tresna bezala definitzen da, gatazkaren konponbidearen baitan. Preso eta iheslarien kolektiboekin lanean ari da baita ere bake prozesuan lanean ari diren beste kolektibo batzuekin, adibidez Bake Bidea-rekin.

Gaur egun, Etxerat-en abenduko zerrendak erakusten duenaren arabera, 313 euskal preso badira Español Estatuko 44  kartzeletan eta 88 euskal preso Frantses Estatuko 26 kartzelatan. Frantses Estatuko preso guziak Mont de Marsango espetxera eramateko eskatua dute Euskal Preso Politikoen kolektiboak zein Bagoaz-ek. Arlo hortan, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak presoen Akitaniako kartzeletara hurbiltzeari buruz egindako adierazpenek posibilitate berri batzuren esperantza uzten du.

Larunbata honetan, urtarrilaren 9an herritar guzier elgarrekin oinez biltzeko parada eskainiko da. Batzuk Baionan eta beste batzuk Bilbon bilduz. Ordu berean eta helburu berberekin: preso, erbesteratu eta deportatuen giza eskubideen babesa, euskal presoen sakabanaketaren bukaera, larri eri diren presoen askatasuna, baldintzapeko askatasunak.

Aieteko Bake Konferentziak (2011) (***) errextu egoerak elkarrizketa konstruktiboa hasteko parada eman du denen ekarpenen egiteko ede sustatuz, hala Madrilen nola Parisen boterea dutenen borondate onak gatazkaren ondorio guztien konponbidera hurbil gintzaten. Lau urte joan dira ETAk bere jarduera behin betiko eteteko erabakia hartu zuenetik. Hala eskatu zion Aieteko Adierazpenak. Madrilgo eta Parisko gobernuek Adierazpen hari emandako erantzuna euskal gizartearen gehiengoak nahi zuenetik biziki urrun gelditu da. Egoeraren aldatzeko, hainbat jestu egiten ahal dira, besteak beste Urtarrilaren 9an Baionan izanen den manifestaldia sustatuz eta bertan parte hartuz.

Aste honetan zehar, @berria-ren eskutik helbide honetan  www.berria.eus/mugidaitezenharriak Urtarrilaren 9ko mobilizazioaz sare sozialetan dabilen mugimendua, etengabe eguneratzen ikusten ahalko da.

Urtarrilaren9a(*) Sare (sare.eus) Pertsoa ezberdinen artean osatutako herriarren sarea da. Giza eskubide guztien alde diren pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek. Pertsona ezbedinek euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde lan egiten du.

(**) www.bagoaz.eus : Ligue des Droits de L’Homme; Bake Bidea; Cimade; Etxe­rat; Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque; Anai Artea; Observatoire International des Prisons Pays Basque; Herriarekin; LAB; Union Syndical Solidaire; ELB; CFDT santé sociaux Pays Basque; Aitzina; EHZ; EELV; EHBAI; Abertzaleen Bata­suna; Sortu; NPA Pays Basque; Autonomia Eraiki; Eusko Alkartasuna ; La Commune ; Indar Beltza ; CAR/EKB

(***) https://eu.wikipedia.org/wiki/Gatazkaren_konponbidea_sustatzeko_nazioarteko_konferentzia

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).