Valentin Bengoa, bidelagun: ez adiorik!

ValentinBengoa
Valentin Bengoa Etxeberria (1923-2017)

Valentin Bengoa Etxeberria (Aretxabaleta, 1923) ELA sindikatuko militante historiko eta jesuita zendu da asteburu honetan. Sandinismoa lehen eskutik ezagutu zuen Bengoak Nikaraguan, eta ELA-ren birsortze lanetan jardun zuen. 

Askotan gogoratzen zuen kontziente zela, 50. hamarkadan jada, mundua behera zetorrela. Ez soilik eliza mailan, sekularizazioak eraginda, ezta ere diktaduragatik soilik, baizik eta erreferentzia ideologiko eta kulturalei zegokionez. Intuitzen zituen ere aldaketa sozial eta ekonomikoak. Lan ikaragarria egin zuen erreferente berrien bila 60. hamarkadan klandestinitatean ematen ziren eztabaida ideologiko eta politikoen bitartez. Etengabeak ziren bere Donostiarako eta Iparralderako bidaiak, Hegoaldean aurkitzea ezinezko ziren aldizkari eta liburuak eskuratzeko. Haiek ziren bere goseak behar zuen elikagaia. Bengoaren inguruan gai sozialak jorratzen zituzten gazte taldeak osatzen joan ziren. Agian bere ekarpen nagusia hau izan da sindikalista gisa: talde bat sortzea, denborarekin ezkerrekoa, sindikalista eta abertzalea bihurtuko dena. Talde hau, nukleo nagusia Urolan zuena, izango da 74. urtetik aurrera, ordurako Alfonso Etxeberriaren gidaritzapean,  erbestean zegoen ELAren zuzendaritza historikoarekin lotura gauzatuko zuena. Topaketa hark bere espresio organikoa eta organizatiboa izan zuen 1976ean ospatu zen III. kongresuan.

Euskalduna jauregia behera etorri zen 90 urteko agureak,  beste gauza batzuez gain, « gora piketeak! » oihukatu zuenean, bertan ziren grebalariak animatzeko

Frankismo amaieran, sindikatua legezkoa jada, Bengoak sindikatuaren zuzendaritzari hartua zuen erabakia jakinarazi zion, ordutik beti beteko zuena: ez zuen sekula sindikatuaren organoetan parte hartuko, erabaki organizatiboetatik aparte mantenduko zen beti. Hori dela eta 76tik aurrera bere ekarpenak kutsu zehatzagoa hartu zuen: argitalpenei eta trebakuntza sailera lotua, jesuitaren ekarpena, bere maila intelektual handitik, izan zen 80. hamarkadan abiada bizian hazten zihoan ELAren hausnarketa kolektiboari forma eman eta lerro editoriala definitzea. Bere ekarpena erraz aurki daiteke argitalpen desberdinetako artikulu ugaritan, askotan bere izenez sinatuak, bestetan Jauregi bezalako ezizenez.

80. hamarkada hasieran latinoamerikako bere lagun jesuitekin harremanak sendotu zituen, batez ere Nikaraguakoekin (Fernando Cardenal ministro sandinistaren maisua izana zen) eta El Salvadorrekoekin (Jon Sobrino eta Ellakuria martiriarekin). Bereziki Miretsi zuen Miguel Elizondo maisu jesuita, asko lagundu ziolako, berak onartzen zuenez, fede kristaua eta bizitza politikoaren arteko bere sintesi propio egiten. Opor garai ez gutxi aprobetxatzen zituen Ertamerikara joateko. Askapenaren teologiarekin kontaktuak guztiz eraldatu zuen, onartzea gustatzen zitzaionez, sinistun gisa, apaiz gisa, eta militante sindikal gisa. Gustavo Gutiérrezekin sortu zen teolojiak, 60. hamarkada hasieran behar zituen marko eta erreminta kutxa eskaintzen zizkion bere fede kristau sakona  zuen konpromiso soziopolitikoarekin integratzeko.

Omenaldi hartan makila bat oparitu eta, esker onez onartu zuen, titulu bat jarri genion: Bidelagun. Halaxe ulertu zuen berak bere burua

Mende aldaketarekin bere presentzia apurka-apurka desagertzen joan zen Bilboko egoitza konfederaletik. Baina jubilazioak ez zuen sindikatuaren bizitzarekin haustura ekarri, inolaz ere. Asko estimatzen zituen militanteekin eta zuzendaritzakoekin izaten zituen enkontruak, eta ez zion inoiz sindikatuko informazioa eskatzeari utzi. Astelehenero, baita aste honetan ere, Bilbora deitzen zuen; zehatzago esanda, trebakuntza saileko Joxangel Ulaziari deitzen zion, abagunearen azterketa entzun eta momentuko gertaera soziopolitiko garrantzitsuenen inguruan azken berriak jasotzeko. Eta orain dela egun gutxira arte, bixita ugari jasotzen zituen Loiolako eritegian.

2013an Bengoak onartu zuen, hainbat urtetan ezezkoa eman eta gero, ELAk merezi zuen omenaldia egin ziezaion. Ekitaldia urte hartako urtarrilean ospatu zen XIII. kongresuan. Han eman zuen hitzaldia Youtuben dago, eta jesuita atxabaltar honen pertsonalitate singularraren erakusgarria da, arrazazko sindikalista. Euskalduna jauregia behera etorri zen 90 urteko agureak,  beste gauza batzuez gain, « gora piketeak! » oihukatu zuenean, bertan ziren grebalariak animatzeko. ELAk Kongresura gonbidatu zituen nazioarteko ordezkariek ezin zuten sinetsi jesuita zaharrak egin zuen hitzaldi sindikala, kongresuko sindikalista gazteenak liluratu zituena bestalde.

Hitzaldi hartan, dena den, akats txiki bat egin zuen. Ziurtatu zuen, omenaldia jasota ere, ez zuela hiltzeko inolako asmorik, eta hurrengo kongresuan ere parte hartuko zuela, ELAk 2017ko ekainean ospatuko duena. Zoritxarrez ez da posible izango. Bere oroitzapena, dena den, ELAren militantzian bizirik mantenduko da.

Omenaldi hartan makila bat oparitu eta, esker onez onartu zuen, titulu bat jarri genion: Bidelagun. Halaxe ulertu zuen berak bere burua. Hori da ELAko ehundaka militantek berekin bidea egiteko izan  duten modua: manifestazioetan, asanbladetan, ikastaroetan, hitzaldietan.

Goian bego. Ez adiorik!

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).