XVIII. mendeko euskarazko 50 lekukotasun

Dauphin1Xabier Lamikiz erakasle jaunari zor zaio Londreseko artxiboetan lo zeuden euskarazko eta 1757ko 50 bat gutunen atzemaitea. Hain zuzen X. Lamikiz bere tesia egiten ari zelarik, High Court of Admiralty deitutako artxiboetan interes handiko dokumentu horien agirian ezartzea jakin izan du. Alabaina, 1757an Baionatik Kanadako Louisbourgerako bidea hartu zuen Le Dauphin untziak, Martin Lermet kapitainak gidaturik. Komerzioa egin omen behar zuen untziak baina kanoiak ere bazituen, hots gerlarako eta kortsarako prest zegoen. Baina Ingelesek Le Dauphin harrapatu zuten, abornoan ziren paperak altxatu eta artxiboetan eman. Han ditu deskubritu X. Lamikizek. 50 bat gutun daude, lapurteraz idatzirik, berri hanitz ematen digutela, historiaren aldetik nola euskararen aldetik. Erran gabe doa bakanetan baizik ez dela halako altxorrik bildu euskal alorrean.

1757ko apirilaren 7an, Le Dauphin deitu itsasontzia Baionatik abiatu zen Kanadako Louisbourgora buruz. Kapitaina zuen Martin Lermet 36 urteko ziburutarra, burgesa Jean Lannes eta jabea Jean Laborde negozio handiko gizona, Bidarten 1710an sortua eta ordukotz Louisbourgen bizi zena. Eskifaiako gizonen adina banaz beste 22,8 urtekoa zen. Gazte ziren eta gehienak Lapurdikoak, hala nola Bicente Lissaratçou Donibandarra, Joannis Behola Senpertarra; baziren ere Baxenafartarrak Ortzaizeko Jean Detchebehere bezala, Gaskoinak Argeloseko Pierre Faurier medikua bezala, edo eta Kanadakoak  Jean Campy bezala. Kapitainak 160 libera hunkitzen zuen ilabetekal, untzimutil batek 30 edo 35

60 tona baizik ez zuen jesaiten Le Dauphin barkoak eta 36 gizon ukatea sobera zen non ez zuten pentsatzen harrapatuko zuketen beste ontzi bat edo beste haietarik gizon batzuek berek etxera ekartzea. Ontziak ardoa, oihala, arropak, zapetak bazeramatzan  bai eta ere 8 kanoi (“pieza”). Frantziako Erregek emandako “markako letra” bazuen kortsuan aritzeko baimena ematen ziona. Bestalde abornoan bazituen 170 gutun, haien artean 50 bat euskaraz idatzirik.

Ordukotz hasia zen 7 urteko gerla, Franziaren eta Ingalaterraren artean bereziki, Europan, Asian, Ameriketan eta Atlantikoan. Koloniak kontrolatzea zuten helburu. Louisbourg, Eskozia-Berriko hiria, frantsesen gotorleku handia zen Ingelesen erasoen kontrako defentsan. Lehenago l’Havre à l’Anglais deitua izan zen portu honek aterpe ona eskaintzen zien frantses itsasontziei. Portu hori atxikiz gero, Frantziak galduak zituen Ternuako lurrez berriz jabe izatzeko gogo bizia zuen. Jakina da Louisbourg azkenean 1758an galdu zuela.

Baionatik Louisbourgera 4100 kilometro badaude. Ordukotz zortzi asteren epea behar zen  hara joateko eta lau itzultzeko. 1752 urtean Louisbourg hiriak 3940 biztanle bazuen eta haien artean Euskaldun asko. Hainbeste non eskatu zuten apez euskaldun bat izatea han berean (ikus 79-83 orrialdeetan M. Padillak aurkeztu bi dokumentuak)

Garai hartako komertzioa, gerla, ekonomia, kortsua hunkituak dira. Baionan beste itsasontzi frango egiten eta abiatzen ziren kortsuan. Kortsuan ari zirenek soldata hobea zuten, Ingelesen kontra kartsuki ari ziren, biltzen zituzten harrapakinen parte bat zor zitzaien. Aldiz hartzen zituzten arriskuak ez ziren ttipiak (preso egotea, kolpatua, hiltzea).

Baiona utzi ondoan, apirilaren 9an, Rochester, Somerset eta Devonshire ingeles untziek Le Dauphin gurutzatu zuten eta harrapatu. Portsmouth hirian auzi bat izan zen, usaian bezala eta ontzian bilduak izan ziren dokumentu guziak  begiratuak izan ziren High Court of Admiralty artxiboetan.

Londresen berean Xabier Lamikizek Trade and trust in the eighteeent-century Atlantic World. Spanish Merchants and their Overseas Networks deitu tesia prestatzen ari zelarik, Le Dauphin inguruko dokumentuen atzemateko dohaina izan zuen. Egia erran, 1980 inguruan,  ikerlari zonbaitek gutunak aipatu zituzten baina sobera kasurik egin gabe, euskarazkoak –eta beraz ezin ulertukoak- zirelakoan. Aldiz X. Lamikiz berehala ohartu zen gutun hauen garrantziaz. Londreseko artxiboetan milaka daude beste hizkuntzetan idatzitako dokumentuak, hedadura handiko hizkuntzetan baina armeniareraz, katalanieraz, okzitaneraz (guti) ere bai.  Hegoaldetik gutun bat edo beste agertu da euskaraz. X Lamikizi zor diogu altxor hori ezagutzea.

50 bat gutunen ezaugarriak

Manu Padillak eta Xarles Videgainek prestatu eta paratu dute gutunen testua. Irakurleak ikusiko du bi bertsio badaudela parrez par orrialde bakoitzean (87-187 orr.). gutunetan dagoen bezala emana lehenik, ortografia bereziak jarraikiz, puntuazioa ere errespetatuz, eta bigarrenekorik gaurko usaiaren araberako testua. Zerbait ohargarri izan zaigularik testuaren ondoan xehetasunak eman ditugu. Hitz guzien hiru indize agertzen dira 163-201 orrialdeetan.  Lapurtarrez eginak dira gutun guziak eta ez dira hain urrun gaurko mintzatzeko maneratik, izan dadin morfologian, joskera ala lexikoan (ikus taula).

Idazkera mota berezia da gutuna, alde batetik eremu geografikoa handia baita igorlearen eta hartzailearen artean baina hurbiltasuna handia ere badago bien artean. 50 daude argitaratzen ditugun gutunak, 48 igorlek eginik. Orotara 9491 hitz kontatu ditugu, erran nahi baita ezagutzen ditugun beste gutun guzietan baino testu gehiago eskaintzen dutela gutun horiek.

Lapurditik igorriak izan ziren gutunak, nagusiki Saratik, Getariatik, Donibane-Lohizunetik, Ziburutik, Senperetik ematen dugun zerrendak erakusten duen bezala. Hor ikusten da nork igorri  edo hartu zituen gutunak: Catalin Lalanne, Haurra Maria Hiriart, Martin Borrotra, Estebe de Etchegaray.  Gutun hauek idatzi zituztenak ez ziren baitezpada gizarteko goimailakoak … Ohartarazteko da gutun-igorlerik gehienak emazte zirela (%60). Ez baita guti. Euskarazko alfabetizazioaz zerbait adierazten duke horrek eta konparatzeko da Europako beste egoera diglosikoetan gertatzen zenarekin. Gutun-hartzaile gehienak aldiz, hots Louisbourgon zirenak,  gizonak ziren.

Gutun horiek, aitzin solas batekin, argitaratuak izan dira  Lapurdum agerkarian, IKER UMR 5478 CNRSko taldearen agerkaria.  Bordeleko MSHA (Maison des Sciences de l’Homme Aquitaine) egiturak laguntza eman duelarik. Lapurdum ale berezi honi eman diogun tituluak dio Othoi çato etcherat» zeren eta hori baita gutun hanitzetan irakurtzen duguna. Badakigu dei hori hartzaileek ez zutela irakurtzerik izan, Ingelesen eskutan egon baitzen mezua.

Gehienetan labur, batzuetan luze dira gutunak.  Horra gutun laburretarik baño:

Lapresente lettre soite / reandeue a Bernat de Lupoy çhentiqa / a Louisbourg de Louis[bourq]

fait aguethary, cé 10 Marz 1757

Enne seme maitea gastiaxen dauxut  milla gorainxy Estut Erreçibitu çure ganiq aurten Es Letrariq Es çolament  gorainxibat jçatu ditut 2tt ahex Bordaganiq chanpeletaqo Eta Egorxen dausquixut çhanpelaq çançingorrieneqo  jaunarequin

 gueldixen nais cure ama allargun  gaçhoa çure çerbitçary mariade Lamarq

Agurtzeko formulak agertzen dira gutun hastapenetan edo despeditzeko: beraz gutun egileek guti edo aski bazekiten nola idatz eta jakitate bat bazuten bildurik hortaz. Horra zer dion aita batek semeari: Ene seme maitea, hartzen dut libertate zuri bi lerroren eskribatzeko eta zuri gure familiako berri onen  gaztigatzeko. Osasuna dugu Jainkoari esker, eta desiratzen ginuke denbora berean zuk ere hala bazindu.”

Jarraian ikerketaren beste ondorio batzuren ezagutzeko parada topatuko dugu :

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).