Abertzale izatea zer den ?
Bea SALLABERRI - Hurbilpen sistemikoan, abertzalea, nonahikoa, nazionalista da, nazio bati atxikia eta defendatzen duena.
Nazioa bera, hiru elementuk definitzen dute: lurraldeak, hizkuntza/kulturak eta jendeak. Horiek hola, edozein eta edozerren kontra egin baino lehen, abertzalea da lurralde baten eta jendearen alde ari dena, horko kulturari fidela.