Haunditu ginen

Sortu ginen.Ikasi ginuen ibiltzen. Ikasi ginuen mintzatzen. Ikasi ginuen ikasten. Ikasi ginituen manera onak. Ikasi ginuen sukaldatzen.
Duela bi urte lau lagunek hain ongi prestatu zuten biskotxa Barcinaren gainerat bota zakoten. Orain guttienez 4 urteko presondegia galdegiten zaie!

Yes you cat!

Gauzak alde guzietarat doaz! Autonomia bat zeharkatua izan da eskuz esku Katelunian, kataklismo bat sortuz Europa osoan.
Lituania eta Letonia bertako autodeterminazio baten alde agertu badira, Europako Batasunak hitzen deusezteko galdegin die.

Kartak erakuts

Uztaila hor da. Urte erdia pasa zauku deia eta premonizio karta bezala, aintzineko urteetako uztailak mihatu ditut. Ez dut hortan sinesten, bainan batzuetan beldurgarria da.
Uztailean sartu baino lehen, egin dezagun festibalaren pundu bat. Ez zen giro falta. Gaztea naiz eta garro nago atera zuten lema bezala (tokia bera Garroa deitzen da): antolatzaileak garro izaiten ahal dira. Jende frango hurbildu zen: ola-garroak bere tentakuluekin gauzak lotzen dituen bezala, EHZk zazpi probintziak harrapatzea erreusitu zuen. Ta hitz jokoa ez balitz aski, euskaraz tentakulu erraiteko beste hitza "garroa" da.

Luma galduak

Nafarroaren Eguna pasa da, eta arrano beltza hitzorduan zen.
Bainan, orain, arrano beltzak mundua nahi luke esploratu, laguntza eske, bere egoera latza erakusteko, bere luma galduak berreskuratzeko.Alta, ez dakit momentu ona den munduaren itzulia egiteko.