Ipar Euskal Herrian ze instituzio behar dugu?

Azken denbora hauetan debate bat pil-pilean da: zer nolako antolaketa behar dugu Ipar Euskal Herriarentzat?
Labur-bilduz, bi iritzi nagusi ateratzen dira debate horietarik zenbaitzuk diotela prefetak egin duen proposamena herri-elkargo bakar bat Iparraldearentzat onartu behar dela, lurraldea kontuan hartua delakoz eta segitu Lurralde Kolektibitate berezi baten galdegiten, beste batzuk diotelarik ez dugu deus onartu behar prefetarengandik, hots Estatuarengandik.

Lotu lanari!

Larrazkeneko giro batean sartzen ari girela eta, Ipar Euskal Herri honetan ere izanen da zer egin. Instituzio gaiaren inguruan, Iparraldearen ber-antolaketari buruz, uztailean prefetak egin zituen proposamen batzuk, lurralde erreforma dela eta. Honen berri ukan eta, gogoeta eta eztabaidak hasi ziren, udako giro honek geldiaraz zituenak, dudarik ez da sartze politikoa dela eta berriz bazterrak piztuko direla.
Batera plataformak Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate baten galdea beti mahai gainean du, frantses Estatuak mespretxuz baizik ez du erantzun. Iparraldeko delegazio bat errezibitu baldin bazuen ere, ez du iñoiz afera hau behar zuen bezala kudeatu, sekulan ez da izan ministro baten bisita gai horretaz, hemengo agintari eta elkarte arduradunekin hitz-egiteko. Alta, Uztail hastapenean ikusi dugu Marylise Lebranchu, deszentralizazio eta funtzio publikoko ministroa, Korsikako Asanbladan bizpahiru orenez hango kontseilariekin eztabaidatzen.

Goazen EHBai osatzera!!

Ezker abertzale mugimendua, urte bat pasa hasi zen udal hauteskundeen prestatzen, herri ttipi, ertain ala handietan militanteak biltzen zirela. Lan eta dinamika horri esker, abertzale hautetsi kopura ederra bildu du, auzapez berri batzuk agerraraziz.
Abertzale mugimendua ez da horretan geldituko, baliatuz herriz-herri egin den lanaz, EHBai mugimenduaren osatzeari buruzko urratsak abiatuko dira. Ondoko aste eta hilabeteetan bilkurak antolatuak izanen dira eskualdeka, inhala militante hurbilarazi beharko da, bakoitzaren ikus-moldeak ekarriko baitu aberastasuna.

Herriko bozak ezin huts eginak!

Ipar Euskal Herrian emeki-emeki bazterrak pil-pilean jartzen ari dira, herriko bozak hurbiltzen ari direla eta. Hiri handiak aspaldi hasiak baldin badira, herri ttipietan ere mugimenduak hasiak dira.
Herriko bozak memento garrantzitsuak dira, kontseiluetan pasako diren hautetsiek baitute Herri Elkargoen kudeaketa eramanen eta horietarik zenbaitzuk Hautetsien Kontseiluan parte hartuko.

Zergatik azaroaren 30ean Maulen?

2015ean, departamenduko hautetsiak bozkatuko direla eta, entzuten dugu kantonamenduen karta berriz moldatua izanen dela, euskal eta biarnes lurralde batzuk nahasiz, abertzaleen botoa ahularaziz...
Aspaldiko urte hauetan instituzioaren galdea mahai gainean dago, emeki-emeki, frantses alderdi batzuetako arduradun edota hautetsiek bat egin dute, bai eta sindikatu batzuk ere alde agertuz. Bidea luzea baldin bada ere, lortua izan da ez-ustezko aliatu batzuk abertzaleen aldarrikapenarekin bat egitea.Pariseko agintariek erakusten diguten mespretxuari, hordago egiteko denek Maulen izan beharko dugu!

Fini besta!

Lanak denbora asko hartzen du gure bizietan, ez bakarrik ordu aldetik, baizik eta ere buru-hartzeak eta kezkak ezin nehurtuak direlarik. Lanak sortzen dituen min horiengatik ondorio batzuk jasaiten dituzte zenbat langilek, eritasunak, familiako arazoak edota erretretara heltzean akidura edota higaduraren ondorioak pairatzen dituztelarik.
Badakit, zenbaitzuk etsituak direla, jadanik aitzineko erretreten erreforma kari manifa eta mobilizazio asko izan zirela, deus irabazia izan zelarik. Baina zer, lantegian segituz deus ez balitz bezala hobe ote da?

Hitza hitz !

Ipar Euskal Herriaren instituzioaren geroa zein nolakoa izanen den? Galde honi erantzuteko ez dakit norbaitek erantzunik baduen.
Borroka honen bide parte bat baizik ez da egina izan, emeki-emeki jende desberdin asko hurbiltzen ari da, ez dezagun mobilizazio hau utz bertan behera...

Ametsak baizik?

Azken aste hauetan, Spanghero afera dela ta, Lur Berri kooperatibaren ibilmoldea zein nolakoa bilakatu den, denek dakigu.
Duela berrogeita hamar bat urte hasi ziren laborantza eta langile munduan gogoeta batzuk enpresen kudeaketa molde berri batzuei buruz abiatzeko.Itxaropenez beterik, zenbaitzuk hasi ziren lantegi batzuen muntatzen, Lur Berri horietarik bat zelarik.