Gure maisu paregabea
Daniel Landart - Aita Martzel Etchehandy beneditanoak kontseilaturik, 1964an, joan nintzen Baionan zegoen Euskal Idazkaritza deitu gelara, Jean Etchepare jatsuarraren Mendekoste gereziak eta beste liburua erosi nahiz. Hiru gizon aurkitu nituen kalaka gorrian ari. Literaturaz ote? Ez dut uste… Haietarik bat frantseseraz mintzatu zitzaidan. Luzaz galdezkatu ninduen. Geroago jakin nuen Jacky Abeberry zela (laster Jakes bilakatu zena) Enbata oldearen sortzailetakoa; beste biak ziren: Julen de Madariaga eta Eneko Irigaray, ETAko errefuxiatuak. Hura zen hura, bataioa! Eta handik laster Enbata mugimendu abertzalean sartu nintzen. Ene lehenbiziko "ekintza" kazetaren plegatzea izan zen, harpidedunei igortzeko. Abeberry bera jin zitzaidan bila Mugerreraino, orduan oraino autorik ez bainuen....
Jakesek ideiak dozenan hamahiru bazituen eta beti baikorki mintzo zen. Mendiak altxatzeko fedea zeukan Euskal Herrian. (...)