Gazteok etorkizunerako giltza

Giltzak ateak ireki eta hesteko balio zaizkigu. Aitzina egiteko, ate batzuk hetsi eta heste batzuk ireki behar ditugu. Giltzak, egunero erabiltzen ditugun ezinbesteko tresnak dira eta beste batzuetan ere, bizitzako zenbait alorretan, pertsonak gara giltzen funtzio hori betetzen dugun subjektu garrantzitsuak. Gizarteak aitzina egin ahai izateko prozesu hori ahalbidetzen dugunak izan gaitezke. Gaur egungo gazteok gure herrian urte luzez iraun duen gatazka armatua bizi ez dugun arren, gatazka horren ondorioak ezagutu eta gutako askok pairatzen ditugu oraindik. lzan ere, gaur egun gatazka eratorritako egoera bidegabea eta giza eskubideen aurkakoa pairatzen jarraitzen dute euskal presoek. (...)
(...) gazteriari, gure belaunaldi osoari, giltzak eskuan har ditzaten eta gurekin batera Bilbon egoteko deia luzatzen diogu. Ipar Euskal Herritik ere autobusak antolatuak dira Donibane Garazi, Kanbo, Hazpame, Baiotna, Donibane Lohitzune eta Pausutik. Urtarrilaren 13an Bilboko karrikak beteko ditugu. (...)

Photo géante : dimanche 31 décembre pour le lancement de la campagne #StopAski!

Plateforme Se loger au Pays – Herrian Bizi - Le 1er avril 2023, la plateforme Se loger au Pays - Herrian Bizi a lancé un appel public visant à informer et sensibiliser toutes les personnes souhaitant acquérir une résidence secondaire au Pays Basque, sur la crise du logement que subit le territoire. Toute nouvelle acquisition d’une résidence secondaire ou toute transformation d'une résidence principale en résidence secondaire aggrave le problème. Pour rappel, il y a deux fois plus de résidences secondaires que de logements sociaux en Pays Basque nord.
Le 31 décembre 2023 marquera une nouvelle étape et le début de notre plan d'action pour enrayer le phénomène : tout logement destiné à être transformé en résidence secondaire sera considéré comme une atteinte directe au droit de la population locale à se loger et vivre au pays. Le 31 décembre 2023, à 13H00, nous vous appelons toutes et tous à vous mobiliser pour lancer ensemble cette nouvelle étape, pour dire « Résidences secondaires StopAski ! », en participant à une photo géante qui sera prise devant la fresque logement de la place PATXA (rue des Visitandines à Bayonne). (...)

Bilboko manifarako deia

BAKE BIDEA - Heldu den urtarrilaren 13an, “Konponbiderako giltzak” lema duen manifestaldia iraganen da Bilbon. Aurten ere, Bake Bidea eta Bakegileak, euskal preso eta iheslariak etxeratzea, konponbidea eta elkarbizitza helburu dituen deialdi honetara batzen gara.
Nekez eraiki daiteke konponbidea, Espainiar Audientzia Nazionaleko hainbat auzitegi eta fiskaltzak duten jarrera mendekatzaile eta atzerakoiarekin. Frantziako kondenen kudeaketarako epaitegiek eta berriki PNA-ak Xabier Goienetxearekin egin bezala, elkarbizitza elikatuko duen etxeratze prozesu baten eraikitzeko garaia iritsi da!(...)

Marienia: artisauei gutuna

CADE-Lurzaindia-Nahi Dugun Herria - Gutun honen bidez zuzendu nahi gatzaizkie, Marieniako lautadaren betonatzeko deituak izan daitezkeen artisau guzier. Justiziak lehen eraikitzeko baimena deuseztatu ondoan, bigarren baimen modifikatzaile bat pausatu zuen Bouygues-ek 2023ko agorrilaren 18an, gaurko egunean herriko etxearen esku da aztertzea. Auzitan ezarri genuen THPari buruzko epaiaren zain gira.
Tokiko populakuntzaren etxebizitza beharrei erantzuteko egina dela azaltzen digute proiektu hau defenditzen dutenek, baina argumentu hau estakuru hutsa da. Kanbon berean jadanik urbanizatuak diren lurretan, hainbat eta hainbat proiektu gara daitezke... (...) Horrenbestez, erran dezakegu Kanbon, jadanik urbanizatuak diren lurretan etxebizitzak sortzeko aukerak badirela. Heldu diren urteetan, tokiko artisauentzat lana izanen da beraz gorago aipatuak izan diren etxebizitzen eraikitzeko edota berritzeko. (...) 2014az geroztik Marieniako betonatzearen kontra mobilizatuak gira eta kontra borrokatzen segituko dugu proiektuak xutik diraueno. Zuen gizarte eta ingurumen ardurari dei egiten diogu, zuen hiritar konzientziari dei egiten diogu, gurekin batera lan egin dezazuen, hel lekizkizuekeen galderei ezezkoa emanez.

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis HARIGNORDOQUY - Patxi Nobliaren heriotzaren berri jakitean naigabeturik gelditu naiz. Enbatak galdaturik, huna nere lekukotasun xumea. Duela 45 urte, iparraldeko abertzaleen jarraldietan, kudeatzaile nagusi zen Patxi. Orduan ezagutu nuen eta orduan egituratu zuen Izan talde abertzalea.
"Bilatzen zuen gure geroa gure gain hartzea eta gazteak karguez jabetzea. Lehenik bere buruari anitz galdatuz eta balio gutiko gauzetan denborarik ez galduz, Patxik bazuen urrun so egiteko dohaina. Ez zen errex hain izpiritu argiko gidariari ez jarraiki nahi ukaitea. Bere aholku balios frango gogoan itzaturik dauzkagu." (...)

Milesker Patxi, agur eta ohore Jauna

Michel BIDEGAIN - Gizaki batzuk sinesten dute bizpahiru bizitza biziko dituztela bata bestearen ondotik, metenpsikosis edo arrainkarnazioaren bitartez. Patxik ez du lur huntako bizia agortu zitzaikion idurikatu, ondotik beste bizi bat edo beste bizitzeko. Nahiago izan ditu hiruzpalau bizi berdenboran eraman, heriotzaren ondoko berpiztearen menturan egon gabe. Eta nolako bizitzak, gainera, bata bestea bezain aberats eta eragingarriak: Sokoa enpresaren sortzaile eta kudeatzaike, Herrikoaren sortzaile eta kudeatzaile, Enbata mugimendu abertzalearen sortzaile eta militante, Enbata aldizkariko laguntzaile eta idazle, Laborantza Ganbararen Lagunak elkartearen sortzaile eta kudeatzaile, ezker abertzalearen bidelagun jarraikia eta beste.
Patxiren bizitza ezberdinak nolakoak izan diren beste batzuk nik baino hobeki marraztuko dute. Nik xantza ukan dut Mixel eta Patxiren ondoan izaitea Laborantza Ganbararen sortze eta defentsako garaietan. Horien saietsean lanean aritu girenek ikusi eta ikasi dugu gizarte honen emanzipaziorako beharrezkoak ziren tresnak nola eraiki eta garatu behar ziren. (...)