Kantaldi gaualdia Itsasuko AEK gau eskolak antolaturik.

Quand :
30/04/2016 @ 18:30 – 21:15
2016-04-30T18:30:00+00:00
2016-04-30T21:15:00+00:00
Où :
Sanoki
Itxassou
France

Apirilaren 30ean Itsasuko Sanoki gelan
Kantaldi gaualdia
Itsasuko AEK gau eskolak antolaturik.
20 : 30etatik goiti, sartzeak salgai izanen dira lekuan berean.
Jateko eta edatekoak izanen dira.
Sartzea 6€ Itsasuko AEK gau eskolaren alde.

BBAX taldea

Taldea BBAX (edo Behi Bideko Andere Xuriak) deitzen da. Taldea baino, hiru kantarien inguruko proiektu bat da, formula desberdinetan deklinatuko dutena. Lehen formula hau akustikoa da eta hiru kantarien artekoa : Mirentxu Agerre (kantu ta pandero), Marie Hirigoien Bidart (kantu ta sahetseko flauta), Pantxix Bidart (kantu, gitara ta cavaquinhoa). Euskal kantutegiko zonbeit kantu xahar ber orkestratu dituzte, eta artetik beraien aire berriak ere aurkituko dira.

Buhaminak emazte abesbatza

Buhaminak emazte abesbatza, Baionatik heldu zaigu. Sophie Larrandaburu koru eremailearen eskutik, Euskal Herriko baita Afrikako, Brasilgo edo  munduko xoko guzietako kantuak eskaintzen dituzte. Hogei bat kantariek plazaz plaza eskualdean gaindi ibiltzen dira, mila kolorezko doinuekin jendeen belarriak xoratuz. Itsasura hurbilduko zaizkigu heien errepertorio zabala aurkeztera.

Xehetasun eta informazioentzat :
Itsasuko AEK gau eskola
Xilarreneko bidea
64250 Itsasu
05.59.93.40.83
[email protected]

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *