Comprendre
Otsokop-en lehen Otsofest-a!
Otsokop kontsumitzaileen elkarteak gaur egun 400 kide pasa kondatzen ditu eta udaberri huntan denda edo epizeria bat ireki du Baionako San Izpiritu auzoan. Epizeria astean bi egunez irekia da eta kideek hor eros ditzazkete tokiko ekoizpenak, gehienak biologikoak eta prezio duinean. Hori posible da arartekolari guti baita ekoizle eta eroslearen artean eta ibilmoldea beren gain hartzen baitute kideek, bakoitzak hilabetean 3 ordu lan eginez kooperatiba gisa ari den elkartean. Otsokop epizeria baino gehiago da, kideen arteko harremanak laguntzen dituen leku bat, bestela kontsumitzeko parada eskainiz.
Jarraian, Kanalduderen erreportaia eta Joxet Otsokop kidearen zonbait ohar lagun, Otsokop-en ezagutza egiteko parada dugu, uztailaren 8an Otsofest-ean sakontzen ahalko dugunaena Baionako Gaztetxean 14:00etarik goiti.(...)