Comprendre
ELA Sindikatuak bere XIV. Kongresua eginen du, ekainaren 15 eta 16an, Bilbon. Datozen lau urteentzat sindikatuaren norabideak finkatzen dituen hitzordu horren karietarat, Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatzen du hitzaldi berezi bat, ostiralean, ekainaren 2an, arratseko 19:00etan, Baionan, 20 Cordeliers Karrikan.
Gaualdi horri esker parada ezin hobea izanen da Hego Euskal Herrian gehiengoa duen, alderdi guzietarik independentea, abertzalea eta borrokalaria den ELA Sindikatuak Euskal Herrian prozesu soberanistari buruzu duen ikusmoldearen ezagutzeko. Xabi Anza, MRA Fundazioaren Lehendakaria eta Jose Elorrieta 1988tik 2008a arte ELA Sindikatuaren Idazkari ohi izana, eta "Una mirada sindical contracorriente" liburuaren egilea gaualdiko hizlariak izanen dira. Jarraian atxemanen dituzue Jose Elorrietak egin azken elkarrizketa batzuren pasarteak. (...)