Opinion
ETAren desarmatzeaz
Martxoaren 17 eta 18ko asteburuan, ETA-ren desarmatzeari buruzko mintzaldi garrantzitsu bat emana izan da Biarritzeko Bellevue Kasinoan. Iparraldean ematen den bigarrena da garrantziari so ematen diogun heinean, lehengoa 2014 garren urtean Baionako Unibertsitatean egina izan zela jakinik. Giro berezi batean egin da aurtengoa, Luhusoko gertaerak kontutan harturik.
Frantziako gobernuak kasu egin beharko: Iparraldeko gaurko giroa ez da joan mendeko zortzigarren hamarkadakoa bezala; abertzaleak ez dira gehiago baztertuak Iparraldeko gizartean; hori ikusi dugu Luhusotik landa. Egun batean antolatutako manifestazio batean, berehala hiru mila bat jende elkartu zen, hautetsiak eta gizarteko hainbat ekintzaile barne. Jende ezagun berdinak bildu zituen Biarritzeko foruak. (...)