Comprendre
Kazetaritza ez da delitu !
Bere lana egiten zuelarik, poliziek bota dioten “flash ball” tiro baten ondorioz zauritua izan den Jojo Bidart kasetariak jakin arazi du poliziaren kontrako salaketa bat pausatu zuela. Badu zonbait urte jada Seguritateko deontologia Komisio Nazionalak flah ball arma horien erabilpena kritikatzen duela eta harrigarriki eta neurriz kanpo erabiliak izan direla dio Irulegiko irratiko kasetariak.
174 kasetariek, gehien bat Euskal Herrikoak, sustengua adierazi diote Jojo Bidart-i, batere egokiak ez diren eta kasetarien lana trabatzen duten poliziaren jokamoldea salatuz.