Lurramaren 15. edizioko mezua
2005eko urtarrilean, ELBko laborari talde batek Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen, Euskal herrian laborantza herrikoia garatzeko asmoarekin. Ondoko urtean, Lurrama antolatzen du bere lana eta laborariena erakusteko toki bat sortuz. 15 urtez, jotake aritu da lanean, xantier desberdinak bultzatuz eta segituz, hala nola laborantza politikak, etxaldeen balio erantsia, transmisioa, tokiko garapena, Lurramaren konzepzioa eta antolaketa.
2020 urtean Lurramaren 15. edizioa ospatu behar zen, bainan krisia dela eta, hitzordu bakar batetara gomita luzatua zauku eta Lurrama sustengatzeko eta EHLG laguntzeko dei berezia ere. (...)