Archives du mot-clef : Basque


Perretxikoak ikusi

Patxi Saez Beloki - Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.

Euskararen sustapenean eta aurrerabidean mugarri berriak jarri nahi baditugu, Euskararen Herria egituratzen duten erakundeak —lan erakundeetatik hasi eta azken herri-erakunderaino— eta denen artean, bereziki gure irrati-telebista, Euskaraldiaren dinamikara ekarri behar ditugu. Sistema goitik behera eta behetik gora aldatu nahi badugu, dinamika berean murgildu behar dugu sustraietatik azken adarreraino.(...)


Herri Urrats 2019

Le logo d'Herri Urrats 2019 est composé de 2 lettres "LK". Il se prononce “eleka” (elekatu = parler = discuter). Cette année, Seaska (la fédération des ikastola en iparralde) fête ses 50 ans. L, 50 en chiffre romain et la lettre K, qui exprime le pluriel en langue basque symbolise le nombre croissant d’ikastola et du nombre d'élève. L et K sont aussi les premières lettres des mots “Lizeo” (lycée) et “Kolegio” (collège). Les bénéfices de l’édition 2019 de Herri Urrats aidera les projets suivants: les travaux de rénovation du collège Estitxu Robles et l’agrandissement du lycée Bernat Etxepare.

Tous les détails du programme d'Herri Urrats 2019 sont disponibles en un seul clic. (...)


Uztaritzen uztartzen?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uztarritik lotzen dira bi idi, elkarren indarrez tira egin diezaioten orgari. Baina idi batek bide batetik joan nahi badu eta besteak bestetik, zer gertatzen da? Halako uztartzeak zama bihurtzen dira laster. Are gehiago, itzainak agintzen duena ez denean idiak nahi duena.

Herriko Etxe guztietan bezala, Uztaritzen ere, itzaina prefeta da, hark markatzen du norabidea, hala nola Frantziako legedia. (...)


Nafarroaren Eguna 2019

Heldu den igandean, apirilaren 28an, Baigorrin ospatuko da Nafarroaren Eguna, Basaizea elkarteak 1979tik geroz urtero antolatzen duen nafar eta euskaldun ororen besta. Basaizearen helburua urte osoan hainbat ekitaldi kulturalen antolatzea da.

Elkarteak antolatzen dituen apirileko Kulturaldiaren azken hitzorduak eta Nafarroaren Egunaren egitaraua aurkituko dituzue jarraian, euskaraz bizitzeko parada ezin hobeak ez huts egiteko. (...)


Klika! sistema eragilean

11 egun, 10 gau, 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko ia bazter guziak zeharkatu ondoan, 21. Korrika Gasteizen bururatu da.

Garesen hasi zen euskararen aldeko lasterketak Gasteizko karrikak bete ditu hiriburuko Andra Maria Zuriaren plazan milaka lagunen aitzinean Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri duelarik Korrikaren lekukoan sekretupean zaindua zen eskuz esku pasatu den mezua. (...)


Frantses gobernua euskarazko irakaskuntzaren kontra

Euskal Konfederazioak haserre biziz hartu ditu Jacqueline Gourault Frantziako Lurraldeen Kohesiorako eta lurralde kolektibitateen ministroak Senatuan egin dituen lurralde hizkuntzen irakaskuntzaren kontrako adierazpenak.

"Ez Gourault anderea,"murgiltze eredua ez da "burasoei inposatzen" zaien irakaskuntza "esklusibo bat". (...) Murgiltze eredua da bide bakarra, egun eskolan frantsesarekin sartzen diren ikasleak bihar elebidun atera daitezen. (...) Hezkuntza ministerioak ez die ikastolen beharrei erantzuten. Eskola publikoetan murgiltze eredua gelditu nahi du eta Murgiltze eredu osoa eskaintzen duten ikastolak ito nahi ditu! Alta murgiltze eredua ahal bezain bat zabaltzea da, gure hizkuntzak bizirauteko duen aukera bakarra, azken urteetan ikusi dugunez.(...)


Denak 21. Korrikara!

21. Korrika apirilaren 4an hasiko da Garesen, eta 14an Gasteizen bukatuko. Non eta noiz parte hartzen ahal den errex ikusteko, Berriak mapa interaktibo bat prestatu du ibilbidea osorik azaltzeko.

Jarraian, mapa horren berri eta ondorioz Apirilaren 7 eta 8an Ipar Euskal Herrian gaindi pasatuko den Korrikan parte hartzeko bide bat! (...)


Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik

Urteetako galtzearen ondotik, azken datu soziolinguistikoen arabera badirudi hiztun kopuru absolutua egonkortzen hasia dela Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Datu ofizialek ez dute islatzen jendartean sakonki aldatzen ari den prozesu bat: gaitasunen eraldaketa, familia transmisioaren etenaldia, erabileraren apaltzea…

Mende erdi batez euskalgintza sozialak du euskararen biziberritzea bizkar gainean eraman. Haizeen kontra eta baliabiderik gabe, biziberritzerako tresna ausartak eraiki dizkigute, euskararen desagertze programatuaren patua gaindituz. Gaur egun, ziklo berri baten atarian girela dirudi. Transmisiotik erabilerara jauzia egiteko aroa, besteak beste.... Jarraian Biarritzeko euskara teknikaria den Eneko Gorriren hitzaldia 2019ko Topaldian. (...)


EHZ 2019 : nouveau départ

Euskal Herria Zuzenean se remet en marche. Le festival a commencé un nouveau cycle cette année. Un groupe de jeunes a repris en mains l’organisation de ce rendez-vous unique du Pays Basque, dans le but de lui donner un nouveau souffle.

Après avoir étudié de nombreuses possibilités, la nouvelle équipe a confirmé l'organisation du festival Euskal Herria Zuzenean à Irissarry, les vendredi 28, samedi 29 et dimanche 30 juin 2019. (...)