« Jakin dezatela Parisen gure egoera babestuko duen koadrorik gabe, ez dutela bakerik izanen ! »
EUSKAL KONFEDERAZIOA-ren hitz hartzea 05/29an - "Euskal Herrian da, Frantzia Estatu guztian, murgiltze sistema aitzinatuena eta hedatuena lurralde hizkuntzen irakasteko. Hemen badakigu hau dela hiztun osoak sortzeko manera bakarra, euskaraz biziko diren helduak eta hizkuntza transmitituko dutenak...Seaskan 37 ikastola badira, lehen maila, kolegio eta lizeo, sail katolikoan 19 ama eskola eta sail publikoan 20 ama eskola murgiltzea praktikatzen dutenak, orotara 5 000tik gora haur! Sortu ditugun tresna bikainak galtzea, eta gibelera egitea ez dugu onartuko."
"Gure hautetsi ordezkariek, parlamentariek, gobernuak seguritate juridiko hori segurtatu behar digute lehenbailehen. Jakin dezatela Parisen gure egoera babestuko duen koadrorik gabe, ez girela isilduko eta ez dutela bakerik izanen ! Eskolan ez bakarrik, euskarak bere toki guztia behar du karrikan, administrazioan, hedabideetan, gure egun guzietako harremanetan." (...)