Iñaki Iurrebaso: « Euskara askoz gertuago dago heriotzatik osasun betetik baino, eta ez gara kontziente »

BIDEOA - Soziolinguistikaren arloan zeresan handia eman du Iurrebasoren lanak. Daukagun gaitasun maila kontuan izanda, euskarak izan dezakeen gehieneko erabileratik gertu gaudela dio, eta euskaldun gehienen egunerokoa "goitik behera datorren eskailera mekaniko batean igotzearekin" parekatu du.
Arnasguneetan gertatzen ari den galeraren garrantziaz ohartarazi du eta azpimarratu "Olatu berri bat" behar dugula, "60ko hamarkadan sortu zutenaren moduko mugimendu bat abian jartzea behar dugu gauden egoeran, nahiz ez den erraza izango". (...)

Plazara-ren Biltzar Nagusi irekia

2022ko urte bukaeran abiatu zen Plazara abentura, euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izateko helburuarekin. 2023 urtean, hasi dira lanean, partaide anitzekin eta zeregin arrunt desberdinetan.  Orain arte egindakoaren bilana egiteko eta ondoko hilabeteei begira proiektatzeko, Biltzar Nagusia antolatuko du Plazarak, otsailaren 9an, 18:00etan Arbonako Arantzolan.
Plazararen biltzar nagusia, denei idekia da. Gibeltasunarekin begiratuko zaio orain arteko ibilbideari, gardentasun eta demokrazia ariketa batean. (...)

Hizkuntza gutituen irakaskuntzaren aldeko sustengua

Hizkuntza gutituetako eragileek azterketak euskaraz eta okzitanieraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Paueko ikuskaritza aitzinean urtarrilaren 24an, bai eta ere Bordeleko errektorea dela irakaskuntzako oztopoen erantzulea salatu. Frantziako Hezkuntza ministroari dei egin diote azterketak hizkuntza gutituetan pasatzeko eskubidea berma dezan.
Ministro anderea,Hezkuntza Ministeritza gidatzeko ardura handia onartu berri duzu. Zorionak ardura berriagatik.Gobernuaren hizkuntza politikaren eragile nagusietako bat gidatzea onartu duzu, gure hizkuntzentransmisioaz arduratzen dena. Erantzukizun garrantzitsu bat da, lidergo politiko sendoa eskatzenduena. Azken urteotan, hizkuntzen eta lurralde hizkuntzen irakaskuntzak tratu txarra jaso du. Aldiberean Errepublikako presidenteak hainbat alditan, hitzezko susntegua adierazi badu ere, maizadierazitako nahi horren aurkako erabaki administratiboen biktima izan dira gure hizkuntzak. (...)

Otsail Ostegunetan, 5 hitzaldi!

Otsail ostegunak, 1997tik otsail guziez Donapaleun antolatzen diren euskarazko mintzaldi-zikloaren aurtengo programa aurkezten digu Zabalik elkarteak. 5 konferentziek lehen begi kolpean elgarren arteko loturarik ez dute. Baina hurbilagotik so eginez, agian denen arteko trabesa litaike gure bizi-nahiaren elikatzea, gure komunitatearen imajinarioaren indartzea, gure mundu ikuskera hiztegi berriez bazkatzea, edo sinpleki, momentu erritual batean, elkarretaratzea…
Hona aurtengorako prestatu den menua, ostegun honetan, otsailaren lehenean hasiko dena. Hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean 8ak30etan hasten dira, eta galdegina da parte hartzaileei tenorez hurbiltzea usaian bezala. (...)

Assises du Mouvement Abertzale du Pays Basque Nord

BAGIRA - Le processus Bagira donne rendez-vous le samedi 27 janvier au collège Xalbador de Kanbo pour les Assises du Mouvement Abertzale du Pays Basque Nord. Cette journée sera le moment de la refondation du Mouvement et de l’élaboration de sa feuille de route pour la prochaine décennie.
La matinée débutera à 9:00 avec l’accueil des participant·e·s. Elle sera dédiée à la présentation et au débat de l’ébauche de la feuille de route : état des lieux de la situation globale et locale, fondements de l’abertzalisme, stratégies et pratiques, perspective vers une nouvelle étape institutionnelle… L’après-midi, plusieurs ateliers seront proposés aux participants pour définir les grands objectifs gagnables de la prochaine décennie sur les thématiques suivantes : euskara, logement, climat, social, agriculture paysanne, jeunesse et féminisme. L’inscription aux ateliers et la réservation du repas sont obligatoires via le lien disponible dans l'article ci-après. (...)

Patxi Noblia

L'âme de Patxi Noblia a quitté son corps le 14 décembre, il était âgé de 79 ans. Abertzale de la première heure, il aura joué un rôle essentiel dans les aventures qui fondent notre combat en Iparralde : à peine sorti de l’adolescence, il adhère au mouvement Enbata dont il fut le premier permanent (1965-1967), le grand architecte des campagnes électorales de 1967. Peu de temps auparavant, arrêté par la guardia civil à Pasaia le 15 novembre 1965, il subit 48 heures d'interrogatoire particulièrement musclé entre les mains du célèbre tortionnaire Manzanas, patron de la brigade politico-sociale. Il racontera en détail cet épisode « marquant » dans notre journal.
Aux côtés des femmes et des hommes de sa génération, toujours aux avant-postes, ce furent ensuite les aventures de Seaska, Sokoa, Izan et Herrikoa, la défense des réfugiés politiques, la mise en orbite du Conseil de développement, enfin avec Michel Berhocorigoin, le combat de Titans pour jeter les bases d'EHLG. (...)

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis HARIGNORDOQUY - Patxi Nobliaren heriotzaren berri jakitean naigabeturik gelditu naiz. Enbatak galdaturik, huna nere lekukotasun xumea. Duela 45 urte, iparraldeko abertzaleen jarraldietan, kudeatzaile nagusi zen Patxi. Orduan ezagutu nuen eta orduan egituratu zuen Izan talde abertzalea.
"Bilatzen zuen gure geroa gure gain hartzea eta gazteak karguez jabetzea. Lehenik bere buruari anitz galdatuz eta balio gutiko gauzetan denborarik ez galduz, Patxik bazuen urrun so egiteko dohaina. Ez zen errex hain izpiritu argiko gidariari ez jarraiki nahi ukaitea. Bere aholku balios frango gogoan itzaturik dauzkagu." (...)