Seaskako sartzea

Iazko ikasturte bukaera gatazkatsuaren ondoren, ikasturte berri eder bat abiatu dugu. Eta ezin ginuen hobeki hasi, 37 garren ikastolaren berri emanez baino. Euskara etxean, karrikan, eskolan eta lanean nahi dugulako, ezinbestekoa da ikastolak etxetik hurbil, herritarrengandik hurbil izan daitezen, eskura dagoen egiazko hautu bat izan dadin.
Azken urteetan sortze tasak tipituz ari badira ere, Seaskan kopuruak handituz doaz etengabe. Astelehenean 4 001 ikaslek egin dute sartzea, ama ikastolatik lizeorat. Ondoko egunetan 2 urteko 73 ikaslek eginen dute sartzea, bakoitzak bere erritmoan, 4 070 ikasleen heina gainditzeko. (2 648 ikasle izanen dira lehen hezkuntzan, 1 353 ikasle bigarren hezkuntzan). Historikoa da sekulakoa! (...)

3B: Brebeta, Baxoa eta beroa

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziak sutsuki defendatzen ditu frantsesa, frantsesa eta frantsesa. Eta beti dauzka jomugan bretoiera, okzitanoa, euskara eta gainerako hizkuntza gutxituak. Frantziarentzat hizkuntza horien garapena mehatxu bat da.
Beraz, hizkuntzen aberastasunaren eta ondarearen izenean tartarikan arituko da beharbada, baina oinarrian, komeni zaio euskara hilzorian egotea. Hilzorian, bai. Ez hila. Pixka bat irakasten eta doi-doia erabiltzen den bitartean, komeni zaio euskara bizitzea, horrek ematen diolako kolore pixka bat bere irudi uniformeari. Desagertzeko heinean dauden espezieak zaintzen dituztenean bezala, ale bakar batzuk gelditzeko, baina postaletarako bakarrik. (...)

Azterketak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda hastapena lotzen dugu herriko bestekin, hondartzarekin, mendiarekin, oporrekin, bisitatuko ditugun herrialde eta hiriekin… eta azterketekin.
Brebeta, baxoa, selektibitatea, unibertsitateko azterketak, EGA, ingelesa… ekaineko amesgaiztoak dira milaka ikaslerentzat. Gisa bateko edo besteko azterketa ereduak baldin badaude ere, urte bukaerako azterketa hesi bat da aitzina segitu nahi dutenentzat. Hesi hori irekiko zaie azterketa gainditu dutenei bakarrik. (...)

Basoa erdi beteta

Berria.eus-etik - Xabier PAYA RUIZ - "Basoa erdi hutsik" ikusi ondoren, hara orain "Basoa erdi beteta" artikulua.
Gaur egun 1.185.500 pertsonak baino gehiagok ulertzen dute euskara (gainera, gogoan izan kopuru horiek jakiteko egiten diren ikerketek askotan ez dituztela 16 urtetik beherakoak kontuan hartzen). Euskarak 223.000 hiztun irabazi ditu azken 25 urtean. (...) Interneteko hizkuntzen artean, euskara 45.a da. (...)

Climat de tension relevant plus d’une posture idéologique du gouvernement

EUSKAL KONFEDERAZIOA - A chaque préparation de rentrée, interrogations et négociations sont monnaie courante. Mais malgré le caractère récurrent de celles-ci, certaines préparations se font de manière plus apaisée que d'autres. Ainsi, le climat plus que tendu de ces derniers mois est directement lié à l'attitude du gouvernement actuel et les difficultés rencontrées relèvent plus d'une posture idéologique qu'à des considérations d'ordre pédagogique ou économiques.
Un changement majeur s'est produit depuis l'adoption en 2005 par l'OPLB du premier projet de politique linguistique à l'échelle du Pays Basque nord : si dans un premier temps la plus grande partie du projet était centrée sur la transmission de la langue, petit à petit l'usage et la motivation se sont imposés comme des domaines à traiter simultanément. La Communauté du Pays Basque a bien intégré ce besoin d'équilibre entre ces trois piliers de la politique linguistique, comme le montre le contenu de son projet adopté en juin 2018. Mais à quoi bon penser des stratégies et projets visant à un plus grand usage de la langue si l'on ne pérennise pas les avancées obtenues au niveau de la transmission par l’école,... (...)

Brebeta euskaraz

Iaz bezala, Frantziako Hezkuntza ministeritzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 188 ikasleek, eta Etxepare Lizeoko 3.Profesionalean diren 5 ikasleek Brebetako Zientzietako azterketa euskaraz egin ditzaten. Brebeta osoki euskaraz izatea (frantses azterketa salbu, bistan dena) aspalditik lortu den urratsa da. Baina kolegioen erreforma dela eta, Zientzien azterketa gehitu zen 2017 ekainean lehen aldiz, eta azterketa hori frantsesez egin dezaten nahi du Jean-Michel Blanquer ministroak.
Ez, Euskara ez da etxerako mugatua den hizkuntza bat. Bai gaur egun onartua da irakaskuntzarako hizkuntza dela eta hezkuntza ministeritzak ez du oraindik barneratu azterketarako erabiltzen ahal den hizkuntza dela. Hezkuntza Kodeak baimentzen duen heinean, Ministroaren borondatea baizik ez da falta. (...) 3 kolegioek elgarretartzeko deia egin astearteko, uztailaren 2ko, Xalbador kolegioaren aitzinean 11.15etan, 12.00tan Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren aitzinean eta Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean 12.45tan. (...)

Basoa erdi hutsik

Berria.eus-etik - Xabier PAYA RUIZ - Jadanik ez da euskaldun elebakarrik existitzen. Euskal Herrian behera egin du euskararen kale-erabilerak. Bilbo erdigunean, 48001, 48008, 48009, 48010 eta 48011 posta-kodeetan zaila da Euskal Herria topatzea. Ipar Euskal Herriko euskaldun guztiak (euskal hiztun izatearen zentzu zabalenean) San Mames Barrian kabitzen dira, eta saiakera eginda, 2.000 jarleku libre geratuko lirateke.
Euskal probintziaz babestutako Gipuzkoan ere euskarak behera egin du azken bost urteetan. Baionan euskara bezainbeste entzuten da gaztelania, eta Iruñeko euskarak 1997ko egoera berean jarraitzen du. Eta lurralde guztietan daude euskara sustatzeko politiken aurka dauden herritarrak. (...)

Elgarretaratzea Euskarazko irakaskuntzaren alde Donapaleun

Seaskak, elebidun sareko Biga Bai, Euskara Geroan, Erakasleak eta Euskal Konfederazioarekin batera murgiltze eredua eta irakaskuntza elebidunaren aldeko elgarretaratzera deitzen du asteazken huntan, ekainaren 26an, Donapaleuko «Bideak» gunera (Frantziskanoen etxe ohia Gibraltar bidea) arratsaldeko 2etatik goiti. Egun horretan Pierre Barriere Akademia Ikuskaria eta Olivier Dugrip Akademiako Errektorea Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko hautetsiekin bilduko dira, eskola eta lurraldearen etorkizunaz mintzatzeko.
EH Bai-ek ere "Eskola eta Euskara lanjeran" direla eta ber mobilizaziora deitzen du "familiako transmisioa gehiago bermatua ez den honetan, Euskal Herri euskalduna eta ele ainitza eraiki nahi badugu, eskolak euskaldundu behar duelako" eta "Euskara erasotzen duen jarrera jakobino eta uniformizatzailearen kontra, pertsona eleainitzez osatua den EH euskaldunaren alde". (...)