Txillardegiri esker
Txillardegi euskara batuaren aita dugula errepikatzen dut, euskal elite ofizialek zor hori ez baitiote aitortzen, Euskaltzaindiak salbu. Arantzazuko biltzarra goraipatzen dute, arrazoi osoz, haatik Baionakoa bazter utziz gertatu ez balitz bezala.
Egia da 1968ko udan Arantzazun euskara batuaren lehenbiziko alea bataiatu zutela ofizial eginez. Haatik 1964ko abuztu ondarrera Baionan sortua zen ikasturte bateko lan jarraikiari esker, lan horretan parte hartu genuenek Txillardegi genuelarik gidaria eta eredua: dena kudeatzeaz gain, ekarpenik handiena berak egin zuen. (...)