EHBaik hauteskunde legelileen lehen itzulian 16.385 boz lortu ditu %51,31eko parte hartzearekin Ipar Euskal Herrian. 2017an baino 3600 boz gehiago. Lortutako emaitzak pozgarriak diren arren, ez da EHBaiko hautagaitzarik izanen bigarren itzulian. Ipar Euskal Herrian, NUPES eta gobernuaren gehiengoaren hautagaiak izanen dira bigarren itzulian.
Ezkerreko indar gisa, NUPES eta Ensemble-ren programa politikoak ezberdintzen ditu EHBaik arlo sozial, sozietal eta ekologikoari dagokienez. Hori dela eta, bigarren itzulian izanen diren bi hautagaitzak ez ditu parez pare ematen. Baina, EHBai, mugimendu abertzalea da ere. NUPESeko hautagaiek, Euskal Herriari begira dituzten posizioek ez dute asetzen. EHBaik bere kideekin, lehen itzuliaren ondotik abiatutako barne prozedurak direla medio bigarren itzuliari begirako posizio bat hartu du. Bigarren itzulian sailkatu diren hautagaien proposamen programatikoaren arabera haien bozka determinatzera deitzen ditugu hautesleak. Gaur gaurkoz beraz, ez du bozka konsignarik ematen EHBaik. (...)