Laborariek ere, kolektiboki, geroa beren gain
ENBATAk 60 urte - Joan den urtarrilaren 18an, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 15. urtebetetzea ospatzen zuela, Iker Elosegi, Ehlg-eko arduradun nagusiari, galdatu diogu nolakoak izan diren Iparraldeko laborantzak, azken 60 urtetan, bizi izan dituen aldakuntzak eta abertzaleek eraginik izan duten laborantza ereduaren bermoldatzean.
"Uste dut kanpoko laborari militanteak jiten direlarik Lurrama bezalako egitarau batetarat, heien oharrek erakusten dutela preseski, abertzaletasunak zer ekarri dion Ipar Euskal Herri honi: bere geroa bere gain hartzeko gogo azkar bat, dinamika eta energia indartsu bat eta konkretuki eraiki diren tresnak. " (...)