Geure bizimoduak gainbeheratu ditu Txinatik mundu zabalera hedatu zaigun korona-birus pandemiak. Lehenago gripe sinple bat zelako arazoa zabaltzen zutenak, temati euren pentsamendu hertsian gelditzen dira, edo euren jarrera urratsez urrats berrikusten dute. Gauza egia da mende askotan zehar munduak ez zuela halako egoera gogor bat jasan. Alabaina, ez da ahantzi behar herrialde txiroetan beste eritasun larriek giza hondamendiak eragiten dituztela: ebola, paludismoa, gosea, hiesa.
Baina Europa eta Amerikaren Iparraldea ukitu ez dituelakoan, eta geure bizi modu goxoak desorekatu ez dituelakoan, kasu gutxiago eman diegu, eta zoritxarrez askoren artean ezaxolakeria nagusitzen da. Horiek dira geure eurozentrokoikeriaren ondorioa. Orain gertatzen ari dena ailedi guretzat irakaspen on bat, geure sistema osoa iker, alda eta hobe dezagun. (...)