Tribunes Libres

EAJk eta PSE-EEk salbatu dute gobernua

Gorka Peñagarikano Goikoetxea, Argia.eus-etik - EH Bilduren igoera oso handia izan da; sei ordezkari irabazi ditu. Baina ez da nahikoa izan EAJri aurrea hartzeko.
Bi indar abertzaleek 75 eserlekutatik 54 izango dituzte –botoen %67–. Bestalde, Espainiako eskuinak aurreko legegintzaldian baino bi eserleku gehiago izango ditu, zortzi. (...)
Opinion

Egiazko arazoei so egin dezagun

ELB & Lurzaindia - Kanboko Herriko Etxean egin den ekintzaren ondotik, ELBk eta Lurzaindiak beren ikuspundua eman nahi dute, komentario guzien artean, usu funtsik gabeko gaur egungo salaketak ikusiz.  Damutzen dugu Kanboko aupeza arinki zauritua izan dela atzo gauean, jendarmeriak Kontseilu gelan sartuz  hasitako bulkada baten ondorioz, bi orduko saio baketsuaren ostean.
Salatzen ditugu hautetsi zenbaiten erreakzioak, manifestariek nahitako hautetsien kontrako ekintza bortitza egin dutela aipatuz. Damutzen ditugu atzo gauean Devèze jaunaren ustegabeko erortzearen eta beren funtzioa betetzean hautetsiei zuzendutako eta gaitzesten ditugun erasoren arteko nahasketak. Auzapezaren erortzea ustegabekoa izan zen, eta ez zen fisikoki erasotzeko asmorik. Auzapeza ez da ere "larriki zauritua" izan. (...)
Tribunes Libres

Marienia, à la fin c’est qui qui va gagner ?

Hartzea Lopez Arana - Le préfet et des élus très rapidement montés au créneau, un parquet qui s’emballe, des médias qui reprennent l’info en mode sensationnel. Et un appel à rassemblement pour « l’ordre républicain et soutenir les élus victimes de violences ». La bousculade de Cambo aura au moins permis la résurgence locale d’un discours en adéquation avec la Macronie ambiante.
C’est le même refrain à chaque protestation populaire débordant le cadre : des démocrates empêchés de travailler parce qu’intimidés par des extrémistes. Condamnations à sens unique utilisées contre les gilets jaunes, les syndicats, les émeutiers, les écologistes. Ici, en Pays Basque, c’est également l’expression d’un jacobinisme rempart contre les revendications abertzale. Souvenez-vous, les ikastola nids de terroristes, oui au tourisme non au séparatisme, le problème ce sont les réfugiés d’ETA pas le GAL, etc. (...)
Opinion

Eusko Eguna: tokiko monetak Ezpeletako bazterrak berotu ditu

Euskal Moneta - Eguzkia nagusi, joan den larunbatean, apirilaren 13an, Ezpeletan, Eusko Eguna, tokiko monetaren aldeko urteroko besta handian. Publiko zabala bildu zen, proposatutako animazio desberdinetan parte hartzeko. Orotarat 1700 bat pertsona hurbildu ziren. Halako jendeketak erakusten du, batetik, tokiko moneta arrakastatsua dela, eta, bestetik, tokiko ekonomia solidariorako eta lurraldearen alternatibetarako suhartasun gero eta handiagoa dagoela.
Urte batzuetako pausaren ondotik, iaz, 2023an antolatu zen berriz, euskoaren 10. urtebetetzearen kari. Eta, dirudienez, Eusko Eguna urteko besten egitarauaren eta lurraldeko hitzordu saihestezinen parte bilakatu da. (...)
Opinion

Lost in translation

Enbatako kronika idazteko hizkuntza aukeratzea ez da erabaki hutsala. Euskara zaintzen laguntzeko borondatearen eta euskarazko artikuluak irakurtzen dituzten euskaldun bakarrak baino publiko zabalagoa lortzeko helburuaren arteko benetako dilema baita.
Maleruski biak ez dira bateragarriak. (...)
Tribunes Libres

Seaskako 200 irakaslek azterketak egiteko baldintzak salatu dituzte

BIDEOA - Seaskako bigarren mailetako lizeo eta kolegioetako 200 irakaslek “Baldintza horietan Nik ez!” eta “Azterketak Euskaraz!” aldarrikapena plazatu dute gaur Baionan.
Bestalde, aste honetan Iñaki Etxaniz eta Max Brisson parlamentarien galderei erantzunez, Belloubet ministroak aitzakia berri bat atzeman du, Brebetako azterketen galderak frantsesez inposatzeko. Galderak eta dokumentuak frantsesez ez diren beste hizkuntzetara itzultzeak, azterketaren konfidentzialtasuna arriskuan ezartzen omen du Ministroaren ustez. Zerataratua den ministeritza, bere funtzionario itzultzaileen profesionaltasuna dudan ezartzeraino… Onartezina. Desolagarria. (...)