Comprendre
« Mundua gazta bat baldin bada Euskal Herriak ere bere zatitxoa nahi du »
Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da "Gazta Zati Bat" filmaren istoria. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer da erabaki ahal izatea.
Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.