Comprendre
Besta bai, borroka ere bai!
Urtean zehar hizkuntza, kultura, laborantza, elkartasuna, ingurumena, etab. bezalako sailetan murgilduak diren elkarteek Baionako Bestetan ere segurtatzen dituzte hitzordu ezberdinak.
Hara aurten, asteazkena, uztailaren 23tik, igandea, uztailaren 27a arte, Baionan gaindi non eta noiz topatzen ahalko dituzuen, besteak beste, ELB eta Idoki, BABko Ikastolak, Karrikaldi, Preso eta errefuxiatuen aldeko ekitaldiak, Baionako Gazte Asanbladaren egitaraua, eguerdi guziz Patxokin iraganen diren "Euskal Kantuak", etab.