Eusko Eguna: tokiko monetak Ezpeletako bazterrak berotu ditu

Euskal Moneta - Eguzkia nagusi, joan den larunbatean, apirilaren 13an, Ezpeletan, Eusko Eguna, tokiko monetaren aldeko urteroko besta handian. Publiko zabala bildu zen, proposatutako animazio desberdinetan parte hartzeko. Orotarat 1700 bat pertsona hurbildu ziren. Halako jendeketak erakusten du, batetik, tokiko moneta arrakastatsua dela, eta, bestetik, tokiko ekonomia solidariorako eta lurraldearen alternatibetarako suhartasun gero eta handiagoa dagoela.
Urte batzuetako pausaren ondotik, iaz, 2023an antolatu zen berriz, euskoaren 10. urtebetetzearen kari. Eta, dirudienez, Eusko Eguna urteko besten egitarauaren eta lurraldeko hitzordu saihestezinen parte bilakatu da. (...)

EUSKAL MONETAk mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal Monetaren elkartea, Hego Euskal Herriko hainbat eragilerekin batera.
Cynthia Lamothe, Euskal Moneta elkarteko Gidaritza Batzordeko kideak Enbataren galderei erantzun die. (...)

Eusko Eguna : fête de la monnaie locale

Eusko Eguna fait son retour ce printemps au marché couvert d’Espelette, après y avoir réuni 1500 personnes l’année dernière à l’occasion des dix ans de la monnaie locale.
Le rendez-vous aura lieu le samedi 13 avril, pour une grande fête populaire aux nombreuses activités et animations qui raviront les grands et les petits. (...)

Eusko Eguna 2024

Udaberri honetan ere Eusko Eguna ospatuko da Ezpeletako merkatu estalian, iaz, tokiko monetaren 10. urtebetetzearen karietara, 1.500 pertsona bildu ondoan.
Aurten, besta herrikoi handia antolatuko da, apirilaren 13an, larunbatean. Aktibitate eta animazio anitz izanen dira, eta, hola, haurrak eta helduak loriatuko dira, goizetik gaueko ordu ttipietara! (...)

Errekor berria: 70.000 euro eman dira “Euskoren %3ko emaitza”-ren bidez

Urriaren 14an, larunbatean, Euskal Moneta elkarteak 69.672 eusko (1 eusko = 1 €) eman zizkien tokiko monetaren erabiltzaileek babestutako 44 elkarteri. Errekor berri horrek urtez urte berresten du tokiko monetaren alde egitea eta hura erabiltzea lurraldearekiko elkartasun-bide oso zehatza dela.
2013az geroztik, “Euskoren %3ko emaitza” baliabideari esker, 315.000 eusko baino gehiago eman ahal izan zaizkie 70 elkarteri. Elkarte horiek hainbat arlotan dihardute: ingurumena, hezkuntza, elkartasuna, euskara, kirola, kultura… (...)
2023ko Aberri Eguneko kontzertua

Maratoia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Maiatzeko Enbataren ale honekin hilabete bateko manifestaldi-ospakizun-aldarrikapen maratoi euskal-abertzaleari amaiera ematen diogu. Eta, batek baino gehiagok pentsatuko zuten uf! biziraun dugu!
Apirilaren 1ean etxebizitzaren aldeko eskubidearekin hasita, Aberri egunarekin segituz, eusko Egunari helduta, euskararen aldeko manifestalditik pasata, eta ohiko Nafarroaren egunarekin amaituz, asteburuz asteburu milaka lagun elkartu dira ekimen ezberdinetan. Eta, horiei guztiei gehitu behar diegu, ahantzi gabe, erretreten erreformaren aurkako asteroko zeharkako manifestaldiak. Guzti horretaz bilana egiterakoan bi ildo hartu daitezke, bata bestearen aurka ez doazenak baitezpada. (...)

Bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu.
Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri… ahantzi gabe, "Se loger au pays – Herrian bizi" plataformak uztailaren 31n, igandez, 13:00etan, Paul-Bert plazan, 2023ko apirilaren 1eko manifestaldira deia zabaltzeko eginen den argazki erraldoi eta aldarrikatzailearentzat finkatzen duen hitzordua. (...)