Allée des Platanes
64100 Bayonne
France
Abenduaren 3an, Baionan, Euskararen Eguna : ON EGIN EUSKARARI !
Urtero bezala, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da Euskal Herriko toki anitzetan. Ekitaldi eta animazio desberdinen bidez euskaraz momentu goxo bat pasatzeko parada izanik ere, Euskararen Eguna egunerokotasunean euskaraz bizi garen eta euskaraz naturaltasun osoz bizi nahi dugunontzat aldarrikapen eguna ere bada.
Aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko, Euskal Konfederazioak euskaltzale guziei hitzordua ematen die Euskararen Erakunde Publikoaren aitzinean (Platanondoen etorbidea, 2 – 64100 BAIONA), 12:30etik 14:00etara.
Egitaraua:
– Hitzalditxoa
– Piknika (bakoitzak berea ekar dezala)
– Kantuak (musika tresnak ongi etorriak dira!)
– Mutxikoak
Abenduaren 3an, zatoz euskaraz piknikatzera, zatoz euskaraz gozatzera,
zatoz zure euskaraz bizitzeko grina adieraztera!