Etxebizitzari buruzko Foroa!

PrintFriendly and PDF

Hitzaldia1

2021eko azaroaren 20ko etxebizitzaren aldeko mobilizazioaren segidan eta « Herrian bizi – Se loger au pays » plataformaren sortzearen karietara, gure lurraldea hunkitzen duen etxebizitza krisiari buruzko foroa antolatzen da ekainaren 4an, larunbatez, 9:30etarik goiti, 20:00k arte Hiriburun, La Perle gelan. Goizeko 9:30etako «Se loger au Pays / Herrian bizi» plataformaren sortze Biltzar Nagusitik, 18:00etako Mahai-ingurura (Emmanuelle Cosse, Rene Dutrey, Joseba Otondo, Stéphane Pfeiffer-en presentziarekin), jarraian atzemanen dituzue egun horretako egitarau aberats bezain zehatza…

foroa

Foroa: 9:30etatik 20:00ak arte iraunen du Hiriburun (La Perle gela)

09:30: «Se loger au Pays / Herrian bizi» plataformaren sortze Biltzar Nagusia
12:30: Janari mahaia
14:30: Lan tailerrak:
Bigarren etxebizitza
Etxebizitza soziala
18:00: Mahai-ingurua: Emmanuelle Cosse, Rene Dutrey, Joseba Otondo, Stéphane Pfeiffer

Janari mahaiarentzat izen-ematea: [email protected]

Hitzaldia_afitxa

Hitzaldi publikoa “Se loger au Pays / Herrian bizi”:  Ekainaren 4an, larunbatez, 18:00etan, Hiriburun (La Perle gelan)

Etxebizitza soziala, alokairuen kontrola, bigarren etxebizitzak, mublatu turistikoak eta konpentsazioa

Emmanuelle Cosse, Etxebizitza ministro ohia, Etxebizitzarako Batasun Sozialeko presidentea.

René Dutrey, Pertsona xume eta behartsuen Etxebizitzarako Goi Batzordeko idazkari nagusia, Pariseko auzapez orde ohia, gaiari buruzko legegintza mailako aitzinatzeak inspiratu zituen alokairuen kontrolari buruzko txostenaren egilea.

Joseba Otondo, Baztango auzapeza bigarren etxebizitzei eta etxebizitza hutsei buruzko tokiko iniziatibak.

Stéphane Pfeiffer, extebizitzaren zerbitzio publikoaz arduratzen den Bordaleko auzapez ordea.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video