Bilbao
Biscaye
Espagne
Presoak euskal herriratzearen aldeko manifestazioa, urtarrilaren 10ean
Euskal Herrira now, orain, maintenant, ahora lelopean egingo da manifestazioa Bilbon, 17:30ean hasita, Sare herritarreko kideek jakinarazi dutenez. Bi lekutatik abiatuko da batera: Udaletxetik eta La Casillatik.
Sareko kide diren Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohiak hartu dute hitza. Adierazi dutenez, mobilizazio « jendetsua eta parte hartzailea » izango da.
« Badira 25 urte baino gehiago, jada. Milaka pertsonen giza eskubideak urratuak izaten ari dira, espetxe barruan zein kanpoan. Urraketa planifikatua da, erabaki politiko baten ondorio, minan eta mendekuan oinarritua dagoena. Preso eta senideei gehitutako zigorra da, besteren artean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera legezkoa ez dena », adierazi dute.