Milesker Erramun

Erramun Baxok irakaslea, ohorezko euskaltzaina eta Euskal Kultur Erakundeko (EKE) lehendakari ohia ekainaren 3an hil zen, 95 urte zituela. Nafarroa Behereko Suhuskun herrian sortu zen zen Baxok, 1928ko abenduaren 26an.

Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzetan «beti euskararen geroaz kezkatuta zebilen euskaltzalea» zen, baita «soziolinguistikan goren mailako aditua» ere. Johañe Etchebest-ek, Euskal kultur erakundeko zuzendariak « Erramun langile porrokatua, anitz inplikatua izan da pedagogiaren munduan, soziolinguistikan eta kultura arloan » azpimarratu zuen.

Erramun Bachoc hizkuntzalaria zendu da 95 urtetan. Euskal kultur erakundeko administratzaile egon zen sorreratik baita ere lehendakari 1994tik 2005era.

Terexa Lekumberri antropoloak elkarrizketatu zuen 2015ean, Eleketa ahozko memoriaren programaren karietara. Elkarrizketa aberats horren bidez EKEk Erramunen ibilbide eta ekarpen aberatsaren ezagutzeko parada eskaintzen digu.

Erramun Bachoc 1928an sortu zen Suhuskunen.

Herriko eskolan ibili ondotik, bigarren mailako ikasketak hainbat ikastetxe eta seminariotan (Afrikako misioak) egin zituen, gerlaren gorabeheren arabera, Tarnosen (Baudonne), Champtoceaux-en (Maine et Loire), edo Nantes-en. 1947an bi aldiz lizentziatua izan ondoren, 1948-1949an soldadugora joan zen.

Unibertsitateko ikasketak Lyon-eko Institutu Katolikoan egin zituen, eta han, filosofiako lizentzia erdietsi zuen 1953an.
1953tik 1967ra, apaiza eta filosofia irakaslea izan zen Lyon-en, Chamalières-en (Puy-de-Dôme) eta Treichvillen (Boli Kosta).

Renée Samson-ekin ezkondu eta 1968tik 1978ra Québec-en egon ziren. Beren hiru haurrak han sortu ziren.
Han, Harlouchet-Mendy eta Charritton-Durruti bikoteekin ibiltzen ziren, eta elkarrekin egoera paralelo batzuen garapena jarraitu zuten: « iraultza lasaia » eta frantsesaren araudi nagusia Québec-en, autonomia eta euskararen defentsa Euskal Herrian.

Erramun Bachoc filosofia eta psikologia irakasten ari izan da Victoriavilleko irakaskuntza orokor eta profesionalaren ikastetxean (CEGEP). Pertsonalismoari buruzko doktoretza Quebeceko Laval Unibertsitatean aurkeztu zuen 1976an, eta gero, soziolinguistikari buruzko doktoretza ondoko ikasketak Elebitasunari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroan (CIRB) egin zituen.

Bachoc familia 1978an itzuli zen Euskal Herrira, baina 10 urtez Erramunek Victoriavilleko CEGEParen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko urteroko joan-etorriak egin zituen, Euskal Herrian hizkuntzalaritza aplikatua irakasten zuelarik 1978tik 1993ra.
Erramun Bachoc anitz inplikatua izan da bai mundu pedagogikoan, soziolinguistikoan eta kulturalean:

  • permanentzia Ikas pedagogia zentroan eta Euskaraz Bizi multimedia metodoaren sortzea 1979tik 1993ra arte,
  • euskararen eta euskal kulturaren jardunaldiak 1981 eta 1994 urteen artean,
  • Pizkundea-ko (euskal elkarteen federazioa) bulegoko kide 1984tik 1994ra eta Euskal Konfederaziokoa 1995etik 2015era,
  • Euskal kultur erakundeko administratzaile sorreratik (1990) eta lehendakari 1994tik 2005era,
  • parte hartzea bost urtetariko bost inkesta soziolinguistikoetan, 1991tik 2011ra,
  • parte hartzea hizkuntzaren antolaketa eskemaren idazketan Garapen Kontseiluan, 1995 eta 2000 urteen artean.

2015ean, grabaketa hau egin zen garaian, Euskal kultur erakundeko eta Euskararen Erakunde Publikoko soziolinguistika aholkularia zen.
Halaber, Euskaltzaindiako euskararen sustapen saileko kide aktiboa zen.

Erramun Bachoc 2024ko ekainaren 3an zendu da.

Gehiago jakin

Lau bideo: https://www.mintzoak.eus/eu/lekukoak/bachoc-erramun/

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).