Bayonne
France
Olentzerok ez du Baiona ahantziko aurten ere. Gutartean dukegu urte guziz bezala, oporretako lehen egunean, abenduaren 21ean larunbatarekin, Baionako jenden ikusteko eta bere mezu xinple eta indartsuaz, denen sustatzeko. Arratsaldeko 3ak eterditan, Ibaialdeko arraunlariek Chaho Pelletier gunean leihorreratuko dute ikazkina, bere zakua goxokiz betea haurrentzat eta egunak gaua berriz gaindituko duelako mezua ahoan.
Kaian bere errezebitzeko, bere zaia ederrenarekin hor daike Mari Domingi, Olentzeroren laguna eta gainerateko segitzaile guziak: Baionako kantari, soinulariak eta eskoletako haurrak, klase elebidunetakoak eta Ikastoletakoak. Jendetza horrek guziak lauzkatuko du Olentzero, Mari Domingi eta haiekin beti duten astoa eta astozaina, karriketan barna erosketak egiteko presatuak diren presuneri, airostasun eta atseden kotsia ekarriz.
Mundu hori guzia, duela dotzena bat urte bezala, Baionako Askatasun plazan, Herriko Etxearen aintzinean bilduko da, Herriko Etxeko balkoitik Olentzerok eta Mari Domingik beren azken agurra eginen baitute goxoki undarrak botatuz, kantari eta soinularien azken musika eta kantuen artean. Hortarako ere, Olentzeroren Baionako lagunek jendea deitzen dute egun hortan beztitzerat eta Herriko Etxeko plazaren betetazerat, arratsaldeko 4ak eterdi eta 5ak artean, gure ikazkina eta Baionarrak oroit daitezen egun berezi hortaz.
Parte hartzen duten elkarteak : Errobi Kanta, Erro Bat, Kanta Bi, Bietan, Lauhaizetara koroak ; Orai Bateko Joaldunak eta txistulariak, Erro bateko tanborrada eta txistulariak, Jo Txistua, Baionako Dultzaineroak, Gela elebuidunetako eta Ikastoletako haurrak.
OLENTZERO BAIONAN
ABENDOAREN 21ean
15:30 – CHAHO PELLETIER
17:00 – HERIKO ETXEAN