Transfeminismoa eskuin muturraren kontra

Irailaren 19an iragan zen Ipar Euskal Herriko lehen Harrotasun Martxa Erradikala Baionan,
Ipar Euskal Herriko Transmaribibollo Kolektiboak antolaturik eta 400 lagun inguruk erantzun
zioten deiari (Argazkia: Argia @photolau64)

Irailaren 19an, Baionan, lehen harrotasun erradikala ospatu zen. Besarkadak, aldarriak eta irriak: transfeminismoa beldurraren kulturaren eta eskuin muturraren parean antolatzen ari da, elkartasun kolektibo bat eraikiz eta ofentsibara pasatuz.

Egia da aldarrikapenez betea den momentu goxo bat bizitzea aski bitxia dela testuinguru honetan. Eskuin muturraren gorakadarekin, aditzen ditugun diskurtsoak gorroto eta beldurrez osatuak dira gehienetan. Etorkizun ilun eta kezkagarria etengabe aipatzen digute. Beldurraren kultura elikatzen dute eta erasotzaileen imajinarioa garatzen segitzen dute. Lotsatu gabe, gero eta errazkiago erraten dute: arabiarra den gizon ezezagun batek erasotuko zaitu karrikan. Ez naiz eztabaida antzu honetan sartuko hemen, bertze zerbaiten aipatzeko gogoa dudalako baditudan 4.200 karaktere mugatu hauetan. Transfeminismoa beldurraren kultura horren eta eskuin muturraren kontrako arma gisa aipatu nahi nuke.

Zapalkuntza hirukoitza

Eskuin muturrak hedatzen duen diskurtsoa, zapalkuntza hirukoitza nahasten duen sistema batean oinarritua da: jendarte zisheteropatriarkal, kolonialista eta kapitalista. Zapalkuntza hauek, hainbat forma konkretu hartzen dituzte egunerokoan, batzen dira eta elkar elikatzen dute. Adibidez, emazte angile arrazializatu bat zapaldua izanen da emazte gisa, langile gisa, baita pertsona arrazializatu gisa ere.

« Eskuin muturrak hedatzen duen diskurtsoa, zapalkuntza hirukoitza nahasten duen sistema batean oinarritua da: jendarte zisheteropatriarkal, kolonialista eta kapitalista. »

Zapalkuntza horiek ez daitezke bereiz, subjektu batek ezaugarri desberdinak gorpuzten dituelako. Are gehiago, zapalkuntza areagotzen da askotariko ezaugarriak gorpuzten dituen subjektu batentzat. Emazte langile arrazializatu batek, gizon langile arrazializatu batek baino zapalkuntza latzagoa biziko du.

Autodefentsatik ofentsibara

Orain arte mugimendu feministak sistema horren kontra egiteko subjektu propioaren autodefentsa eta autodefentsa kolektiboa proposatu ditu. Erasoaren kontra: erantzun. Erantzun bakarrik, edo kolektiboki, baina, erasoa gertatu eta gero.

Hala ere, eskuin muturrak hartzen duen indarraren parean, ofentsibara pasatzeko garaia da. Erantzutea ez da aski. Guk ere, lekua hartu behar dugu. Guk ere, gure ideiak ozen hedatu behar ditugu. Guk ere, indarra badugula erakutsi behar dugu. Intersekzionaletik arituz, hau da, askotariko zapalkuntzak batzen direla kontuan hartuz, eta subjektu ororen bizipenak kontuan hartuz, elkartasun kolektibo bat eraiki behar dugu eskuin muturrak hedatu nahi duen ereduaren parean. Merkantilizazioaren parean zaintza garatu, eta norbanakoaren ezaugarriak baloratu. Zisheteronormatibitatearen parean, trans pertsonak sustengatu eta queer mugimenduak aintzat hartu. Ideologia kolonialaren parean, bortizkeria polizialak borrokatu eta migrazio politikak salatu.

Sistema horren kontrako borrokak forma konkretu desberdinak har ditzake. Baina argiki agertzen da, transfeminismoa tresna bat dela eskuin muturrak jadaneko sustatzen duen sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalistaren parean.

Hemen aktibo

Euskal Herrian transfeminismoa den tresna hori antolatzen ari da eta nazio mailako mugimendu oso bat martxan da. Hemen bertan, BAM eskualdean, SUTAN kolektibo transfeministak manifestaldiak antolatzen ditu, mintzaldiak eskaintzen edota topaketak proposatzen. Horrez gain, Ipar Euskal Herri osokoa izan nahi duen transmaribibollo asanbladak lehen harrotasun erradikala antolatu zuen buruilaren 19an. Karrikak aldarriz bete zituen baita plazera hartu eta gozatzeko bertze eredu bat proposatu. Kolektibo hauek eskuin muturraren kontra egiteko ereduak dira; elkartzeko eta gogoetatzeko espazioak eskaintzen dituzte, kolektiboki antolatzeko aukerak sortzen.

Esperantza

Edgar Morin filosofoak, bigarren mundu gerra garaian erresistente izan zenak, adierazi zuen ideia erreakzionario eta ilunenak hedatzen diren uneetan, parean beti argiz beteriko erresistentzia bat garatzen dela isilpean. Ez ditut ahantziko harrotasun erradikaleko eguzki izpiak begiradetan eta haize epela ileen artean. Ez ditut ahantziko ere oihu eta aldarriak, besarkadak, irriak eta muxuak. Horrelako momentuek indarra ematen dute borrokan segitzeko, bihotza berotzen dutelako. Eskuin muturraren parean, maitasun eta indarrez betea den erresistentzia hemen da, antolatzen ari da. Transfeministak antolatzen ari gara.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *