Laborantza ganbaretako bozak: arauak aldatu?

Departamenduko laborantza ganbararen egoitza, Pauen. Ehun bat langile eta 10 milioi euro inguruko aitzinkontua ditu.

Zenbait hilabete iragan dira urtarrileko bozen ondotik, baina departamendu batzuetan ezagutu diren jukutriak ikusiz, pentsa daiteke oraindanik gogoetatzea merezi duela, ondoko bozen tenorea goaitatu gabe.

Frantziako estatuan 89 departamenduko ganbara dira eta beste 13 eskualdekoak. Aurkitzen diren zenbakietan, 8.200 langile dira denetara ganbaretan, 750 milioi euroko aurrekontua orotara, horietan herena herritarrek pagatu zergetarik heldu delarik. Zenbaki horietan oinarrituz eta bere ehun bat langileekin departamendu huntako ganbararen aitzinkontua 10 milioi euro ingurukoa dela jakinez, pentsa daiteke 3 milioi euro inguru eskuratzen dituela gure zergetatik. Horiek oro testuingurua agertzeko, ez dela afera ttipia ulertzeko eta ororen buru, laborantzaren norabidea definitzeko eta eramateko indar handia dela jokoan.

Nork bozkatzen du?

Komunikabideetan, laborarien bozak bezala agertzen badira ere, laborantza ganbaretako bozek edo hobeki errana laborari aktiboen bozek ganbaretako ordezkarien erdia inguru hautatzen dute bakarrik. Beste erdia, laborantza munduko langileen ordezkariek, laborari erretiratuek, kooperatiben ordezkariek, Crédit Agricole bankuaren ordezkari batek, Groupama asurantzako batek, etab. dute osatzen. Osaketa horrek dizkigu, hain zuzen, berriki entzun diren zentzuz kontrako emaitzak ahalbidetzen. Kanpaina azkarra egin ondoan, orain arte gutixko entzuten zen CR sindikatuak bozak eraman ditu hainbat departamendutan. Halere, horietarik lautan ez dute Ganbara kudeatuko ondoko sei urteetan. Laborarien bozetan nagusi baziren ere, kooperatibek, bankuak, aseguruak eta holako beste batzuek betiko FDSEAren alde jo dute, laborarien hautua zangopilatuz.
Konparaketa gisa, so egin dakioke adibidez merkataritza eta industria ganbararen ibilmoldeari. Huntan, bozek ordezkari guziak hautatzen dituzte (kontsultari bezala diren kide batzuk salbu). Ez da batere gauza bera, bozen kanpainak eta emaitzek dute geroa argiki marrazten.

Non da arazoa?

Batzuk kontexko dira itzulipurdi hori ikusirik. Gure Akitania Berria eskualdean jukutria hori bi departamendutan gertatu denez eta eskualdeko ganbaran ere joko bera errepekitatu denez, eskualdeko ganbara ere FNSEAren alde gelditzen da. Erreportai batzu so eginez, eta ez bortxaz komunikabide militanteetan, jakiten da kooperatibetako ordezkariak, bankukoak eta beste zenbait ere FDSEAko kide direla, baita ere sindikatek presioa egin dutela asurantza edo bankuetxeetan, oroitaraziz beren sindikatuko kideek etxez aldatuko zirela boza ez bazen alde onerat joaten.

Denborarekin sindikatu nagusi bezala deitzen den FNSEAk bere jendeak, bere oinarriak finkatuak ditu laborantza politika eramaten den leku eta egitura guzietan.

Bestalde, aipatzekoa da ere laborari guziak ez direla banku famatu hortan eta urrundik ere; alta honek du bere lekua Laborantza ganbaran eta ez besteek. Ber gauza asegurantzentzat. Horrek guziak erakusten digu denborarekin sindikatu nagusi bezala deitzen den FNSEAk bere jendeak, bere oinarriak finkatuak dituela laborantza politika eramaten den leku eta egitura guzietan. Gaur CR sindikatuak pairatzen badu egoera hau, bihar beste edozein sindikatuk gauza bera bizitzen ahalko luke.

Erreformatzeko mementoa

Hola geldi ote gaitezke pentsatuz hola dela eta ez dela fitsik aldatzen ahal? Lehen aldikoz, prentsa orokorrak ere koherentzia eskasa azpimarratu du sistema maltzur hori argitara emanez. Bakoitzak bere ideia sindikalak izanik ere, denek salatu behar dugu orain arteko sistemak zilegitasunik ez duela. Laborarien bozek, laborarien ordezkari guziak izendatu beharko lituzkete. Aipatzen ahal ginuke ere irabazlearen «prima» deitzen dutena. Bozen eramaileak berehala 9 leku ditu eta gaineratekoak dira boz kopuruen arabera partekatzen. Hortaz ere eztabaida daiteke, baina herriko bozetako printzipio bera da eta ez da laborantzaren salbuespena.
Merezi ote du gero hain iluna duen ofizio honek sistema hain bihurriarekin segitzea? Ez ote lukete laborantzak eta ganbara horiek erreforma on bat merezi?
Partikularrek ez badugu pisu anitzik gure xokoan, sindikatu guziak berriki iragan diren boz inkoherente horietaz baliatu beharko lirateke presioa zentzu hortan iganarazteko. Gure diputatu eta senatariek ere gogoeta hori eramaten ahalko luteke Pariseraino.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *