Comprendre
Maiatz literatur aldizkariak 30 urte
Heldu den otsailean 30 urte eginen du Maiatz literatur aldizkaria lehen aldikotz agertu zela. Hiru hamarkadaren buruan, sekulan bezain bizkor, hastapeneko indar eta ilusiotik izpirik galdu gabe, dirau aldizkariak.
Parisetik itzuli berria zela, Lucien Etxezaharretak bere inguruan bildu zituen orduan Iparralde hontan euskaraz idazten zuten lagun andana bat (ikus argazkia). Horrela sortu zen Maiatz. Geroztik, urteak jin urteak joan, Lucien izan da aldizkariaren kudeatzailea, aldizkariaren gida eta arima hobeki erran.
Maiatzen ibilbidea 30 urte horietan zein
izan den kondatzen dauku.