Bainan nun dira jakobinoak?

PrintFriendly and PDF

LibertéEgalitéFraternitéOulaMortOnaLasai izan irakurle maitea, ez ditut baitezpada xekatzen jakobinoak, jakinez errabia duten xakurrak bezala etortzen direla deus galdeginik gabe!

Aukera aski baditugu idazten dituzten artikuluak irakurtzeko egunkari batzuetan eta aski entzuten ditugu ere «pseudo» intelektualak irratietan edo telebistan euskalduner eta baita ere Ama lurra osoari esplikatzeko errotik eta maila guzietan tronpatzen girela.

Bainan azken denboretan Bretainiatik heldu diren berriak ikusi eta gero, harritzekoa da ez baitira kasik entzuten usaiako jakobinoak, partikulazki Euskal Herrian direnak, abertzaleer eta orokorki euskaldun guzier irakaskuntzak egiten dituztenak.

Jadanik, Bretainiako boneta gorri famatu horiek hasi direlarik ekotasa atari berriak suntsitzen CRS tropa baten aintzinean, gure jakobinoen ixiltasuna, hots jakobinoen artean gaur egun jakobinoena den barneko ministroaren ixiltasuna bitxia iruditzen zautan. Pentsa abertzale batzu hasten baziren holako ekintzak egiten… zonbat arrestatze eta presondegi hilabete edo urte emanak izanen ziren jadanik!

Bainan sorpresa ez zen hortan gelditzen! Egun batzu berantago, boneta gorri famatu horien talde batek Frantziako telebista kate guzien kameren aintzinean ausartzen dira Morlaix hirian den suprefetura baten kanpoko portalea haustea… Holako ekintza bat gertatu bazen Baionan…

Bai, ados, irakurleak, Klixka kronika hau apreziatu irakurtzea, pentsatzen ahal baita Enbata bezalako prentsa erradikala jadanik debekatua izanen zela!

Amets gaixtoa bixtan dena bainan azken galdera batekin nahi nuke bukatu: euskaldunek egiten dituzten aldarrikapener uko egiteko berdintasuna aldarrikatzen edo hobekio oihukatzen duten jakobino horiek zendako ez dira entzuten kasu horretan, erran nahi du Frantzia estadoko eskualde batzu beste batzuen baino berdinagoak direla?