Gizarte zuzen bat, lurra zainduz ere

Zerk du petrolio eta toki gehien kontsumitzen bidean
Zerk du petrolio eta toki gehien kontsumitzen bidean?

Bizi! mugimenduak Lapurdi hegoaldean duen Bizi-Larrun tokiko taldeak urriaren 5ean Ziburun iraganen den Alternatiba Zokoa antolatzen du. Bakartxo Arrizabalaga eta Nicolas Goñi, Bizi-Larrun-eko bi kideek alternatiben herrixka honetara gomita luzatzen digute.

Batzurentzat, zoriona kontsumitzen diren produktu kopuruen araberakoa da. Igandeko planik ederrena, ez da hipermerkatu batean erosten aritzea. Horientzat, hitzordu paregabea izanen da, urriaren 5ean, Ziburuko
Zokoa auzoan, antolatua izanen den Alternatiben herrixka. Bertan ikusiko dituzte nagusitua zaigun eta ezinbesteko dela dioten bizimodu hits eta zentzugabea alde batera uzteko jadanik abian diren alternatibak. Zoriona kontsumitzen den produktu kopuruen araberakoa dela uste dutenei eta igandeko planik ederrena hipermerkatu batean erosten pasatzea dela diotenei ere gomita luzatua zaie urriaren 5ean Ziburuko Zokoa auzora, Alternatiben herrixka ezagutzera, askoz egun hobea pasako baitutelako eta diren baino askoz zoriontsuago nola izan daitezkeen ikasiko baitute bertan.

Alternatiben herrixken dinamika

Alternatiben herrixken dinamika, alternatiben herrixka deitzen duguna, gaur egun inposatua zaigun bizimodu xahutzaile, zuzengabe, lehiakor, zapaltzaile eta tristeari aurre egiten duen herrixka da, alternatiba  eskaintzeko antolaturiko egun oso bateko ekitaldia. Jadanik abian diren alternatibak ikusiko dira bertan, eta abian jarri dituztenekin solastatzeko parada ere izanen da. Alternatiba jakin batzuen erakuslehioa da: garraio modu alternatiboak eta jendeen arteko harreman modu alternatiboak; kontsumitzeko modu alternatiboak bezala, ez kontsumitzeko moduak ere bai; klima aldatzen ez dituzten bizimoduak ezagutzeaz batera, klima aldatzen badigute, nola egokitu ikasteko parada; gure osasun eta bizipozaren alde, gobernuei eskatu behar dieguna eta geuk egin dezakegun guztia.

Norberak amestu duen hura egiten hasteko lehen pausoa izan daiteke Zokoarako bidaiatxoa… eta segur, etxerako bueltan, bihotz zokoan, Zokoa eramanen duela pilpiraka.

Herrixkaren 3 ardatz nagusiak

Alternatiba ZokoaAlternatiben herrixken dinamikan sortu da. Iazko urrian, Baionan egin genuen eta 12.000 lagun bildu, Baiona Ttipiko karriketan barreiaturiko ehundaka alternatiben inguruan. Hiru ardatz ditu Alternatiben herrixken dinamikak:

1- Dagoeneko abian diren alternatiba zehatzak ezagutzera ematea eta jendeari horietara lotzen laguntzea: ekoetxebizitzak, baratze ekologikoak, tokiko monetak, trukea, banku etikoak, lanaren partekatzea, bidaien partekatzea, heziketa askatasunean, bizikleta konponketak, berziklaketa, etab.

2- Gizakien eta bizi dugun ingurumenaren arteko elkar eraginen gaineko ezagutza zabaltzea: mintzaldiak, eztabaidak: klima aldaketa, laborantza, garraioak, ekonomia, giza harremanak eta gizarte antolaketa, ekoizpen
moduak eta bizi moduak, hirigintza eta eguneroko bizitza, itsasoa eta klima, etab.

3- Besta berreskuratzea. Haur joko alternatiboak, kontzertuak, besta giroa, kalitatezko janariak eta edariak dastatzeko aukera, karrika dantzak eta antzerkia, ezagutza jokoak, etab.

Ziburuko Zokoatik, Pariseko COP21ari so

Baionako hetsiera ekitaldian, dei bat egin zen, 2015eko Klimari buruzko Pariseko COP21 goi bilerari begira, 10, 100, 1.000 Alternatiba antolatzeko. Jadanik 40 bat alternatiba dira antolatze bidean, Europan, bai eta beste bat Tahitin ere. Alternatiba Zokoa bide horri lotua zaio, klima aldaketari aurre egiteko konponbide asko gure esku dugulako, ez dugulako gobernuen zain egoterik eta 2015eko Pariseko klimari buruzko goi bileran bilduko direnean, gure ahotsa ozen entzuna behar dutelako, haiek ere zerbait eginen badute. Beste mundu bat posible izateaz gain, abian dugu, lot zaitez zu ere gure bideari. Zatoz, urriaren 5ean, Ziburuko Zokoara, Donibane Lohizuneko badiaren ingurune ederraz gozatu eta lurra zainduz, geure bizi kalitatea hobetu eta gizarte zuzenago bat eraikitzera.

MAIRIE.zokoaeuskaraznb

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).