« Il n’y a pas d’études supérieures et d’études inférieures »

PrintFriendly and PDF

KlixkaBakGehi5Hara zonbait denbora hauetan entzun daitekeen solas bat. Biziki gostukoa dut erran hori eta hauxe pentsarazten daut:  « A, azkenean ohartu dira. Hemendik aitzina, burasoei, haurrei eta gazteei erranen zaie biziaren atarian delarik, zer egin, zer ofizio hauta deliberatu behar delarik, zertan «gostu» den gogoetatu behar dela, zertan trebe sendi giren gogoetatu behar dela. »

Badu aspaldi jendeari sinetsarazi zaiola, kontsideratua izaiteko BAC +5 behar zela…  Hori izanez gero, ofizio gostuko eta untsa pagatu bat izanen zela, hots bizi eder eta lasai bat.

Ezagutzen ditut gazte batzu, hori buruan emanik, urteak gaizki pasatu dituztenak, eskolan porrotean izanez, haiendako egokia ez zen ikasketa mota batean sartuak zirelako. Biziki memento txarrak pasatu dituzte beste zerbaiti buruz abiatu aitzin. Ezagutzen ditut ere BAC+5 lortu dutenak eta delako ametsetako lanbide hori lortu ez dutenak.

Denbora berean eskulanak, ofizialeek egiten dituztenak, guttietsi dira, langile horiek bigarren graduko jende batzu balira bezala, ahal bezain gutti pagatu dira… Bide horiek hartuko zituzten gazte batzu tronpatuak izan dira. Alabainan, zoinek nahi du guttietsia izan, guttiago pagatua izan eta denbora gehiagoz lan egin? Alta ofiziale batek funkzionario askok baino gehiago irabazten du…. funkzionarioetan ere baitira «goi mailakoak» eta «maila apalekoak»…Bizkitartean, goi mailakoa deus ez da maila apalekoa gabe!!

«Bakotxak jakitate orokor guttien bat lortu behar du lanean hasi aitzin.» Hori erran zen gazte gehienak sail orokorretara pusatu zirelarik. Arras ados, bainan jakitate hori lort daiteke denbora berean lanbide bat ikasiz. Zergatik gauzak horrela plantatu: edo ikasketa orokor, «omen» laudagarriak, edo ikasketa hertsi eta mugatuak…

Horrez gain, lanaren fama arrunt apaldu da, gozamenaren fama emendatu delarik. Lanean untsa izaitea, lanaren maitatzea, kasik irringarria bihurtu da… Giro horren erdian, ofiziale eskolak hustu dira, orai batzu hesten ari dira…

Jendarte bat nola bizi daiteke mota guzietako jendea gabe? Egoera berezi baten aurrean gira ez?

Un commentaire

  1. Jakes LAFITTE
    Publié le 09/10/2018 à 08:40 | Permalien

    Injeniari jubilatua naiz. BAC + 4 urte. Formakuntza ona ukan dut, bai teorian baita ere praktikan. Lau urte hauetan uda oporraldietarako 10 egun genituen eta denbora asko enpresa batean praktika ikasteko. Hori zen derrigorrezkoa. Gero lanean era askotako injeniariak aurkitu ditut: Eskola berezi handi batean ikasitakoak, fama gutxiago zuen eskoletakoak, fakultatean Frantzian zein atzerrian ikasi zutenak eta enpresa batean nerabe aroan sartutakoak lan apal batekin hasi zutenak, eta gero urterik urte lana bertan ikasi. Askotan bost urteko esperientzia baten ondotik ohartu naiz mota hauetako injeniariak lanean aurkitzen ditugun arazo tekniko eta ekonomikoen aurrean gaitasun bera badaukatela.

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>