Kantuz nahi bizi

PrintFriendly and PDF

TroikaGo-IntxaiKantuz sortu naiz eta kantuz nahi dut bizi aktualitatea. España bihurgune baten bezperan da Podemos-eko Iglesias-ekin: ez dute katolizismoarekin sekulan bukatuko! Bestalde, Barcinak erabaki du Wolkswagen izanen dela bere finantzatzaile poloa: autohorniketa da hau! Hondoak arrotuaz murgil igarian, zorrak zeuzkan eta haiek bota nahian!

Seaskak giro elektrikoa ezagutu du kostaldeko ikastolan, nahiz eta moztua izan zitzakon! Holako soroa helburu zoroa: posibilitate guzien aroa! Bainan hala ere zi buruhaustea! Hobe luke dirua HSBC-n ezartzea. Han dirua salbu izanen da eta ez dira salbu batzuen fortunak baizik gordetzen: pertsonalitate (D)ugari dago! Suitzara joan nintzan, bost milioien jabe, handik etorri nintzan maitia zentomorik gabe, txin txin txin txin txin diruaren hotsa, harexek emaiten dit maitia bihotzian lotsa! Dirua da arazo nagusienetariko bat gaur egun, bainan, denak bilduak gira Alemaniako arranoa murtxatzen ari den Marianne-aren babes pean! Gora adierazpen askatasuna! Bestenaz orain erranagatik preso joanen niz… Guttiengo batzuek astekaria babesten zuten eta kazetariek bazakiten arriskuan zirela: Tiroz hilen naute errana baitautate eta Frantzian urrez estaliko naute! Adierazten bazakien bere Cabuz! Ez da bukatua, hunek segida bat ukanen du sarr(l)i e(b)do bihar!

Bukatzeko, bixkotx gaineko g(e)rezia: zorra porrot! Alemaniari syri(z)a sartu dio, berak merke(l) pagatuz Alemaniari kario pagaaraziz! Gainera, Bigarren Mundu Gerlako indemnitateak galdegiten dazko: ni bezala, berak ere kantaarazi nahi ditu! Hori da errepremituen polis-tezia! Bainan europear agintariek ez dute begi onez ikusten!

Azken finean, Historia eta berri txarrak paraleloki doaz: taldeak berak hiru disko atera ditu hauek guzien kondatzeko, hainbeste badiren gaur egun!

Bainan ez nau izutzen negu hurbilak, nahiz eta hunek ondorioak ukanen dituen, dakidalako irauten duela orainak ere geroan: lilurarik ez, ez dago itzultzerik! Bainan bizitzaz balia eta ez beha egon: egun hegan egin!