Mamma mia!

PrintFriendly and PDF
FAO

http://eu.wikipedia.org/wiki/FAO – FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da.1945eko urriaren 16an sortu zen Quebecen. FAOren bulego nagusiak Washingtonen egon ziren hasieran, baina 1951tik aurrera Erroman daude. 2006ko apirilean 190 kide zituen (189 estatu eta Europako Batasuna). FAOren goiburua latinezko fiat panis da; euskaraz egon bedi ogia izango litzateke.

Ibiltzen dena pixkabat mundu zabalean astez aste
Ikasteko ta aberasteko tokiak atxeman arte
Labirintoan baldin badira ere dozenaka ate
Mundu huntako bide guziek Erromara daramate.

Historia dute zubiek, elizek, hilerriek ta karrikek
Arkitektura, museo, arte, … turistek ikusteko prest
Imperatore handi mandiei buruz zion Obelixek:
Ez dira bate burutik sano erromatar handi horiek!« 

Beste gisako fenomeno bat karrika hertsietan barna
Denak 2 litro perfumerekin, jantziak Dolce Gabana
Gel”-a gehituz, hori litaike errromatar guzien xarma!?
Trevi Iturriaren leienda egiaztatzeko arma!?

Pizza, ta pasta, ta mozarella… erromatarren zilborra
Nolanahika ez da aipatzen jatekoaren alorra
Erroman dute erabakitzen, jakin dezazuen horra:
Mundu mailako elikadura politika orokorra.

FAOn, ta World Food Programe-an gobernuak dira biltzen
Lege bateko kakotx batentzat laurden batez negoziatzen!
Esplikatzeko: Erroman dute politikoek pentsatzen
Indonesioan ta Tanzanian jendeak zer duen janen.

Inertzia ta diskonekzioa FAO-ren bi hernia
Dena azaletik, superfizialki, ustez landuaz mamia.
Aldarrikatu soberania ta tokiko autonomia
Mundu osoko laborariek oihukatuz “Mamma mia”!