Nork du nor?

Euskal hiztunen proportzioa, erdaldun hutsen aldean (https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara)
Euskal hiztunen proportzioa, erdaldun hutsen aldean (https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara)

Beñat CASTORENE

Iraileko Enbatan, Eneko Bidegainek,Nola euskaldundu 40 000 lapurtar berri ? tupusteko galderarekin hasten zuen bere artikulu inarrosgarria. Izan ere, Gaindegia-ren iritziz, datozen urteetan, 40.000 lagun Frantziatik etor litezke Aturri ibaiaz honaindira. Aurreikuspena araiz engaina daiteke bainan hau gauzatuko balitz, ez litzateke harritzekoa, iragan urteetan jadanik ikusi dugunaren segida baizik. Enekorentzat funtsezko galdera da : “ea zer aldaketa eraginen dion horrek euskarari ?

Beharbada, jin berri horietarik erdia egon liteke Baionan edo BABan lan egiteko eta bizitzeko. Piska bat pentsatu eta, horrek ez luke deus aldatu beharko guretako. Ez dakigu gainera, guk euskaldunok, zein dretxo historiko edo zein arrazoin argudia genezakeen horren kontra jazartzeko.

Horrela balitz, imagina genezake beraz Euskal Herrira sartuko liratekeen hogei miletarik hiruk lehen linean aurkitzen den Uztaritze har lezaketela bizilekutzat, hamabost mila Lapurdiko beste herrietan berduratuko liratekeelarik ; adibidez Senperen 2.000, euskal kostaldean 8.000 ; ondar tipi bat Baxenabarren eta Xuberoan kondua egiteko.

Horretan bai segur bagenuke serioski kezkatzeko eta jazartzeko arrazoinik. Badakigu, Uztaritzeko biztanlegoa kasik bikoiztu egin dela azken hogeita hamar urteetan, parte handi batean erdaldun askoren etorrerarekin, denbora berean herritar asko lanaren ondotik atzerrira joaiten zelarik.

Frantses Iraultza handiaren garaian, Uztaritze erabat euskalduna zelakoan eta Baiona erabat frantsesa, Uztariztar suharrenek ez zuten Baionesekin batu nahi, botereak arrazoi bertsuarentzat, besteak beste, horretara bortxatu nahi zituelarik.

Artetik erraiteko, garai horretako gertakari eta debateak ezagutzea lagungarri da oraiko diskurtso politikoak ulertu eta jujatzeko. Duela laurogei urte, paria nezake ehuneko laurogeik gure hizkuntza pratikatzen zutela eguneroko bizitzan. Adibidez, lekukotasun xumetzat, orduko bi laborarik beren artean euskaraz idatzitako kontratua badaukagu.

Beti Uztaritzen, gaurko egunean, beraz frantses hizkuntzaren inposaketaren 220 urteren buruan, euskal hiztunen portzentaia ehuneko hogeita bost ingurura eroria izan daiteke jadaniko.

Begira, aurreko mendearen erditsutik, zer erritmo azkartuan goazen zilora! Noraino eroriko ginateke bada, oraiko egoera eta baldintza politikoetan, hiru mila erdaldun gehiago urrengo urteetan sartuko balire? Ehuneko hamabostera ? Edo are gutiagora ?

Euskararen hondamena eragin duten faktoreetan, erdaldunen inbasioa lehen lerroan jarri beharko genuke dudarik gabe, horri gehituz erakaskuntzaren frantseste lan sistematikoa, eta lan aukera guti emaiten duen gure ekonomia eskasa.

Haatik, hiruok epifenomenotzat jo ditzakegu zeren denen iturrian, zuzenean edo zeharka, baitago aspaldiko frantses estatuaren asimilazio politika jarraia; haren ondorio nabariak dira.

Uztaritzen, Lapurdiko beste herrietan bezala, jendetzaren garapena, erdaldunen sarrera eta euskararen pratikaren beherapena, batera doazela ikusten da. Izan gaiten serio: oraiko egoera eta baldintza politikoetan, erdaldunen etorreraren gatik, Uztaritze karta linguistikoetako euskal eremuetarik desager liteke belaunaldi bat eta erdi edo biren buruan. Errealitatean, ez dagokigu beti guri irabaztea edo galtzea ; suerta dakiguke borrakaturik ere gu baino azkarrago edo fuerteago batek garaitua izaitea; bainan guri dagokigu gertatzen zaiguna aitortzea; ez ikusiarena egitea beldurkeria da; gure buruari istorioak kondatzea ezin barkatuzkoa da.

Lehenik, ikastolek edo gau eskolek bakarrik ez dute nehundik ere euskararen beherekada alderantzikatzen ahal, piskabat frenatzen baizik. Bestetik, etorkinetan ere beti izanen dira araiz borondate onekoak, gure hizkuntza ikasi nahiko dutenak, holakoak ezagutzen ditugu, zinez badute merezimendu; holakoen laguntzaren gainean kondatu ahal izaitea suerte handi bat da guretzat ; bainan etorkinaren ustezko izpiritu idekiaren gainean kondatzea euskararen beherekada baratzeko ez da serio. Gutaz besterik ez dago holako kontuak asmatzeko. Alderantziz, errealismoak erraiten digu guhaur gure herrian gero ta nardagarriagoak sendituko gaituela etorkinen taldeak, beren gehiengotasuna sendotuko den arabera. Ez ote dugu ardura aditzen jadanik (eta ez beti etorkinen aldetik…) ez diegula harrera ona egiten, “hetsiak” edo “buru hertsiak” garela ? “Ahoan bilorik gabe” mintzatuz, etnozidio kultural “demokratiko” baten aurrean gaude.

Demokraziapean diktaturapean bezala, igual da, armarik gabe armekin bezala, igual da, betidanik inbasioa izan da etnozidio kulturalaren behin betiko soluzio segurruena.

Gure burasoentzat prozesua ez zen beharbada aski aitzinatua orai gertatzen zaigun desastre nabarmena suma zezaten. Pentsa zazue, 1934an hil zen Jean Etchepare mediku idazleak, alta jitez oso argi zenak, uste zuen euskara salbatua zela!

Guk aldiz, ezin dugu gehiago dudarik eduki, gezurrean edo hipokrisian ibili gabe. Biztanle berri horien etorreraz den bezainbatean, Enekok arrazoi osoa du, beharbada gure sentsibilitatea piskabat zaindu nahiz, erraiten duelarik “ez dio ezer onik eginen gure hizkuntzari” edo “jadanik ahuldurik dagoen euskara K.O utz lezake Lapurdin” Uztaritzeren kasu bereziari begira, erran behar da ito lezakeela sekulako.

Euskal estaturik gabe, erran nahi baita oraiko egoera eta baldintza politikoetan, gaindituak izanen garela nabari da. Guk etorkinak euskaldundu beharrean, haiek gaituzte frantsestuko. Ez eiki diegu ezer inposatzen ahal etorkinei, ez eiki ditugu ezertaz konbentzitzen ahal; gehienak konturatu gabe ere, Herri konkistatu batean instalatzen dira eta. Berehalakoan, ezin dugu deus hoberik egin Xuriok abuztuan idatzitako artikulu baten behereko notari arreta eman baino. “Euskal Herria estatu gabekoa dela denek ongi badakigu. Ikusiz gure arteko zatiketak, eta geroa elgarrekin asmatzeko nahikaria ttipia dugula, Frantziako erresistentziak egin zuen bezalako zerbait (CNR erakundea) herri egitarautzat hartu beharko genuke, gaur eguneko arazoak kondutan hartuz. Bainan zoritxarrez, ez dugu bide hau hautatzen, beti gure itsumenduaren gatik”.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).