Prefosta baietz !

PrintFriendly and PDF

Prefosta

1)
Euskal herriko lur batzuetan misterioa sortzen da:
Azalegiko herensugea harpetik ateratzen da
Ligin lamien azken harria errekarat erortzen da
Cassin, Xalbador, Pitreau… luze da pastoralen zerrenda
Beste ipuin bat kondatuko dut, eta hau ez da leienda.

2)
Bazen etxe bat gela, trinketa, ostatu bat eta guzti
Etxe hortako semeak utzi dauzkigu bizpahiru izpi
Aitorren hizkuntz zaharra eta euskal historiaren azti
Abertzaleen arbasoetan atxemaiten dugu noski.
Historiara pasatua da geroztik Xaho Agusti.

3)
Etxe zahar bat erortzen ari, gazte talde bat tarteko
« Nehun ez dugu leku goxorik gure artean biltzeko »
Jatsak, pintzelak, besoak, eskuak dena arraberritzeko
Ostatua martxan eta garbirik badute dagoeneko
Atharratzeko besten ondotik afterraren egiteko !

4)
Xaho-ren bizi ta memoriak : historiari begi klixka
Rugby partiden segipen sutsua : Maule erdi finalista !
Maddi Oihenart, Xiberoots, Niko Etxart : nolako playlista !
3 bertsotan ez da sartzen ahal idei ta ekintzen lista.
Hortik sortzen da baratzezain punk errugbilari artista.

5)
Prefostak nahi du izan toki bat intergenerazionala
Zaharrek gazter / gaztek zaharrer : 2 zentzutan da normala
«Politikoki eraiki behar da gure eskualde rurala »
diote batzuek baina otoi utz branleta intelektuala
Eta norberak bere herria biziarazi dezala.

Busti emankizuna #5