Seaskako sartzea

SeaskarnSartzea1
2019-2020ko Seaskaren Sartze prentsaurrekoan eskerretik eskuinera: Ramuntxo ETXEBERRI (Seaskako garapen arduraduna), Maritxu HOUSSET (Arbona-Ahetzeko Alhorga ikastolako ko-lehendakaria), Peio JORAJURIA (Seaskako lehendakaria).

Iazko ikasturte bukaera gatazkatsuaren ondoren, ikasturte berri eder bat abiatu dugu. Eta ezin ginuen hobeki hasi, 37 garren ikastolaren berri emanez baino. Euskara etxean, karrikan, eskolan eta lanean nahi dugulako, ezinbestekoa da ikastolak etxetik hurbil, herritarrengandik hurbil izan daitezen, eskura dagoen egiazko hautu bat izan dadin. Beraz gure aldetik ere, Arbona eta Ahetzeko burasoak eskertu behar ditugu, heien ahaleginari esker, euskara biziaraziko baitugu eskualde huntan. Lapurdi kostaldeko lehen eta bigarren lerroan herri guziek dute orain ikastola bat, euskara kenka txarrenean den eta biztanle gehien bizi den gunetan. Bi herrietako auzapezak ere eskertu behar ditugu, ekimen hau sendotzeko xedea agertu baitute etorkizuneko ama-ikastola Arbonan kokatu dadin, eta lehen maila Ahetzen.

Azken urteetan sortze tasak tipituz ari badira ere, Seaskan kopuruak handituz doaz etengabe. Astelehenean 4 001 ikaslek egin dute sartzea, ama ikastolatik lizeorat. Ondoko egunetan 2 urteko 73 ikaslek eginen dute sartzea, bakoitzak bere erritmoan, 4 070 ikasleen heina gainditzeko. (2 648 ikasle izanen dira lehen hezkuntzan, 1 353 ikasle bigarren hezkuntzan). Historikoa da sekulakoa! Erakasle gehiagoren beharra horren ondorioa baizik ez da. Eta horren adierazgarri da ere azken hilabete hauetan hainbat handitze lan egin behar izan ditugula ikastoletan. Prefabrikatuak instalatu ditugu, Basusarrin, Beskoitzen, Bidarten, Bokalen, Lekornen, Ziburun eta Baionako Estitxu Robles kolegioan. Handitze lanak egin ditugu edo egiten ari gara Angelun, Arberoan, Saran, Ziburun, Manex Erdozaintzi Etxart eta Estitxu Robles kolegioetan eta Baionako Etxepare lizeoan.

Biriatun lehen urtea (CP) ideki dugu, Basusarrin hirugarren urtea (CE2), Beskoitze, Ziburu eta Azkaraten laugarren urtea (CM1).
Kopuruak hurbilagotik begiratuz, Bokaleko ikastola tipia ez da hain tipia, kopuruak bikoiztu baitira 9tik 18 ikaslera pasatuz. Eta memento berean ondoan den Baionako Oihana ikastolak bere garapenean darrai 9 ikasle gehiagorekin (143). Lekorneko egoera ere azpimarratzekoa da, 13 ikasle gehiago izanen baitira iaz baino (63) eta ikasturtean zehar 70etik hurbil izanen baitira 2 urtekoekin. Basusarriko garapenak ez du etenik +9, eta Senpereko Zaldubi ikastolak ere sekulan ikusi gabeko kopuruak eskuratu ditu +11 (111), urtean zehar 115era helduko delarik.

SeaskarnSartzeaBigarren mailetan kopuruen goititzea sendi da ere, azkarki kolegioetan +35 Baionako, Estitxu Robles kolegioan (142), +28 Ziburuko Piarres Larzabalen (321), eta +10 Larzabaleko Manex Erdozeintzi Etxarten (227). Etxepare Lizeoan ere, 20 ikasle gehiago dira aurten (374). Azpimarratzekoa Lanbide Heziketan 50 ikasle izanen ditugula. Ondoko hilabeteetan aterabideak atzeman beharko ditugu toki eskasa duten ikastolendako, hala nola Bidarte, Basusarri, Beskoitze, Lekorne eta Zibururendako. Eta bereziki 5. Kolegio batendako kokagunean atzeman beharko dugu Lapurdi hegoaldean, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak gainezka eginen baitu.

Egia da 19.5 postu lortu ditugula azkenean, baina kolegioetan gelak bete beteak ditugu, 30etik gorako gelak hiru kolegioetan ditugu. Seaskak bere gain 11 postu hartuz hein batean gela horiek desdoblatzea lortuko dugu. Baina beharrak handiak dira oraino, hala nola Baionako kolegioan nahiz eta 147 ikasle izan ez dute dokumentalistarik. Manex Erdozaintzin dokumentalista postu erdiarekin moldatu behar dute, nahiz eta 227 ikasle izan. Frantziar Hezkuntza Ministeritzaren programen dokumentalista bat aurreikusten dute, baina postu horiek ez dizkigute eman nahi. Behar bereziko haurren eskolatzeko laguntzaile postuak ere eskas dira, kopuruak ere etengabe garatuz baitoaz.

Dena dela baikor izan nahi dugu. Eta joan den uztailean Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Errektorearekin izenpetu dugun hitzamena, ahalez beteko dutela espero dugu. Akademia Ikuskari berria eta Errektore berriak gure berezitasunak kontutan hartuko dituela espero dugu. Nahiz eta postuen arazoa Parisen kokatzen den. Espero dugu Blanquerren ministerioak ez gaituela hirugarren urtez segidan ahantziko, eta euskarak eta Estatuko hizkuntz gutiengoek beharrezkoa duten garapenerako urte anitzeko plangintza bat proposatuko dutela. Gure aldetik prest gara, lan hori elgarrekin aitzinarazteko.

 

4001 ikasle sartze huntan Seaskan. 37. ikastola Ahetzen. 3 hitzordu nagusi irailan: Glisseguna, Gure Zirkua eta Bazkari handi bat @seaskaikastola-ren 50 urteak ospatzeko.

Glisseguna

ZirkuaSeaska50Urte

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).