Urriaren 3an, arratsalde bukaeran, EHBaiko hamar bat kidek bi banderola zabaldu dituzte Pierre-Édouard Stérinen etxean. Horrela, Ipar Euskal Herriko biztanleen bizkarrean eskuin muturreko milioidunaren 10 milioi euroko higiezin espekulazioa salatzeko. Militante abertzaleek zabaldutako banderoletan hurrengoa irakur zitekeen: “Eskuin muturrak Euskal Herrian espekulatzen du” eta “Etxebizitza eskubidea ez dago salgai”. Igorritako mezua argia da: eskuin muturrak eta espekulazioak ez dute lekurik, ez Euskal Herrian ez eta beste inon.
Lege hutsuneak uzten duen gainbalio lotsagarria
2022an, Pierre-Édouard Stérinek Frantziako Estatuaren eraikin hau enkantean erosi zuen. Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak interes orokorreko proiektua zeraman eraikin horren inguruan. Aukera hori baztertu egin da milioidunen interes pribatuei lekua uzteko, enkante baten bidez. Urte horretan 3 700 000 €-tan balioztatutako ondasuna eskuratzeko.
Pierre-Edouard Stérinek berehala 6 000 000 €-ko eskaintza egin zuen, 2022ko prezioaren ia bikoitza izanik. Hiru urte berantago 16 000 000€-tan birsaldu nahi du, 10 milioi euroko gainbalio espekulatibo gordinarekin. “Etxebizitzaren hemorragia hain indartsu den lurralde batean, Ipar Euskal Herriko kasuan bezala, zinezko bidegabekeria da biztanleriarentzat.” azaldu du Hugo-Luc Maillosek, Herri Berri udal taldearen izenean. Jarraian jarraitzen du: “Egoera horrek salmenten prezioak mugatzeko premia azpimarratzen du, etxebizitza eskubidea izan dadin eta ez produktu espekulatibo bat”.
Eskuin-muturreko milioidun baten lotsagabekeria espekulatiboa
Ekintza honekin EHBaik milioidunen zinismoa salatu nahi du. Milioidunak berak beti bere aberastasuna emendatu nahi du, espekulazioa bultzatuz eta era berean prezioen gorakada sustatuz bertako herritarrak zokoratuz. “Hemen, Euskal Herrian, abertzale garen heinean, bakoitzak ahal duen neurrian ahalegin kolektiboan parte hartzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Guztiz kontrakoa da Stérin bezalako patriota milioidunek duten definizio lotsagarria: hedabideak, think thank-ak eta eskuin-muturraren kanpainak finantzatzea; fiskalki erbesteratuz eta lurralde bateko biztanleen bizkarrean espekulatuz.”, azaldu duGaby Aresteguik, EHBairen izenean.
Mugimendu abertzaleak egoiliar estatusaren beharra berresten du, existitzen diren etxebizitzak lehentasunez bertan bizi eta lurraldea biziarazten dutenei emanak izan daitezen eta ez daitezen gutxi batzuen errenta espekulatiboan eror.
Egiazko harresia eskuin-muturraren aitzinean
Pierre-Édouard Stérinek Belgikako egoiliar zergari ihes egiteaz gain, bere aberastasuna eskuin-muturreko proiektuak eta ideiak diruztatzeko erabiltzen du. “Elkartasunaren eta demokraziaren aurkako eraso bikoitza da, jarraitzen du Gaby Aresteguik. Euskal Herrian horrelako ideologia zein eginmoldeak lekuz kanpo daudela erakutsi dugu. Hurbiltzen ari diren herriko bozen karietara, haien ideien aitzinean egiazko harresi bat eraikitzeko behar absolutua dagoela oroitarazten dugu. Inolako herrietako zerrendak ez du haiekin kolaboratzea onartu behar”.
Mobilizazioa luzatze aldera, EHBaik balore progresistak zein Ipar Euskal Herriko identitatea babesteko kolektiboki antolatzera dei egiten du. Hitzordua ostiral, urriaren 3rako eman da, Itsasuko Sanoki gelan arratsaldeko 19:00etan. Bertan, “Eskuin muturraren aitzinean, erantzun kolektiboa eraikitzen!” mahai-ingurua iragan da eta. Gai honen inguruan mobilizatu nahi duen oro ongi etorria izanen da. Euskal Herrian, bai, posible da!
EHBairen agiria Pierre-Edouard Stérinek salaketa jarri ondotik
2025eko urriaren 2an EHBaiko kideek Pierre-Edouard Stérinen Donibane Lohizuneko bigarren etxebizitzan ekintza bat egin ondoik, urriaren 3an Stérinek EHBai, Gaby Arestegui eta Hugo-Luc Maillosen kontra salaketa ezarri duela jakin dugu hedabideetara igorri duen agiri baten bidez.
EHBai ekimen horren helburu eta formetan berresten da. Ekimen hori justizia sozialaren aldekoa izan da, jendartearen gehiengoaren aldekoa, herritarren gehiengo hori baita etxebizitzaren arazoa eta espekulazioaren ondorioak gogorki pairatzen ari dena. EHBaik interes orokorra defendatu du eta bide beretik jarraituko du, karrikan eta instituzioetan.
Lurraldearen eta bere herritarren aldeko ekintza
Zentzu gabekeria izugarria da: bi banderola jartzeagatik salaketa ezartzen zaigu, Pierre-Edouard Sterinek biztanleen kaltetan inpunitate osoz espekulatzen duen bitartean. Biztanleen bizia itotzen duen diruaren bortxaren aitzinean, gure ekintza ez-bortitzak logika finantzarioekiko ezinbesteko erresistentzia adierazten du. Horregatik erabaki dugu erbesteratu fiskal aberatsari erakustea ez dagoela biztanleen eskubideen gainetik. Eta are gutxiago lurraldeak eraiki duena eta elkarbizitza kaltetzen duten proiektu eta hedabideak finantzatzeko bada.
Etxebizitza eskubidea ez da salgai, are gutiago enkantean
Pierre Edouard Stérinek 6 milioi eurotan erosi zuen Ugaina etxea 2022an, kasik bialdiz gutiago estimatua bazen ere. Erostean prezioa bikoiztu zuen. Gaur 10 milioi euro gehiagotan saldu nahi du. Gure buruari galdera zintzoki egin diezaiogun: nork eros dezake etxe bat Euskal Herrian 16 milioi eurotan? Ez biztanleek, ezta tokiko erakundeek ere. Ondare hau publikoa zen eta herritarren zerbitzuko beste proiektuak egiten ahal ziren.
Ustezko errentagarritasun tasa ez da garrantzitsuena. Higiezinen espekulazioa ez litzateke irabazi pribatuen ikuspegitik epaitu behar, bere ondorio sozialen ikuspegitik baizik. Transakzioaren zenbatekoek metro karratuko erreferentziazko prezioa emendatzen dute, eta horrek zuzenean biztanleengan du eragina: gazteak, familiak, soldatapekoak, eta horiek ezin dute ostatu hartu. Eztabaida ezda kontablea, politikoa baizik.
Argiak izan gaitezen: espekulazioak eta merkatu libreak lurraldeko etxebizitzak bahitzen ditu eskura ezin bilakatu arte. Horrek eragiten du Ipar Euskal Herrian bizi eta lan egiten dutenengan etxebizitza krisia. Horregatik diogu, etxebizitza eskubidea ezin dela salgai eman, are gutiago enkantean.
Eskuin muturraren eta espekulazioaren aitzinean harresia eraiki
Premiazkoa da etxebizitzen salmenta prezioak mugatzea eta premiazkoa ereIpar Euskal Herriak etxebizitza politika bat plantan ezartzeko konpetentzia eskuratzea. Alta, beste behin argiki adierazten dugu eskuin muturraren aitzinean, Ipar Euskal Herrian harresia eraiki behar dela. Herritarren eskubideak, lurraldearen baloreak eta gure identitatea babesteko arduraz jokatzeko deia luzatzen dugu.
Azkenik, EHBaik bere sustengu osoa azaldu nahi die Gaby Arestegui, Hugo-Luc Maillosi eta lurraldea eraikitzen duten pertsona guziei.
Laurent Firode avec ses « films à l’arrache » qui ont un certain succès sur YouTube ́(avec l’ex de Canal Thomas Serafine) sont aussi financé par Pierre-Édouard Sterin tout comme le dernier torchon d’extrême droite Frontieres. Des artistes stérinisés comme bollorises ça existe aussi malheureusement aussi. Si Pierre-Édouard Sterin est moins habile que Vincent Bollore avec qui il a organisé il y a quelques mois un grand meeting facho le fameux sommet des libertés, les deux milliardaires d’extrême droite ont un agenda chacun et font partie d’une oligarchie réactionnaire médiatique, politique, culturelle et économique de plus en plus dangereuse pour la démocratie, le pluralisme la liberté d’expression et d’informer.