« Xiberutikan Mendebaldera », 24. Korrikaren kantua, ZETAK Maixux Zugarramurdi ta Erramun Martikorenarekin. Aharratzetik Bilbora, 2026-03-19tik 29ra… 24. Korrikarekin, Euskara gara!
« Xiberutikan Mendebaldera »
Erensugeren itzala
Santa-Grazitikan
ZarrakazteluraEta Errigoraren auzolan eredua
Eskutik eskura
Hori ere ba garaSorgin baten azken kanta
Itoizko kaletanZer gara euskara bera ez bagara
Maixux eta Erramunen herrianMaitasun eskutitz baten bide luzea
Xiberutikan Mendebaldera
Junkeraren fandango berri bat bezala
Bidaia berri baten bilaKo! rri! ka!
Arranoaren hegaldia lumadi berriaz
Ko! rri! ka!
Irrintzi zahar bat aho gaztetan
Gailur berrietanBasurdearen aztarna gara
Elorretatikan
AgurainalderaLarruz eraikitako milaka etxola
Dajlatik Gazara
Hor da gure gogoaEzkerraldeko AEK
Saretuz lurraArtzai gazte bat kontu zaharretan
Bariñako Bidane BaskaranMaitasun eskutitz baten bide luzea
Xiberutikan Mendebaldera
Junkeraren fandango berri bat bezala
Bidaia berri baten bilaKo! rri! ka!
Arranoaren hegaldia lumadi berriaz
Ko! rri! ka!
Irrintzi zahar bat aho gaztetan
Gailur berrietanLauburu bat gâteau batean baino
Euskara garaIlargirik gabe mareak gora
Nola bestela?
Nola bestela?Maitasun eskutitz baten bide luzea
Xiberutikan Mendebaldera
Junkeraren fandango berri bat bezala
Bidaia berri baten bilaKo! rri! ka!
Arranoaren hegaldia lumadi berriaz
Ko! rri! ka!
Irrintzi zahar bat aho gaztetan

par