Nazio eraikuntza ala lurralde eraikuntza?

Xole Aire, Pettan Ayçaguer, Christohpe Jaureguy, Piero Rouget, Xabi Duhalde, Urepele, Donapaleu, Senpere , Uztaritze eta Lekuineko auzapez abertzaleak (2026ko apirileko Enbataren azalean).

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Ipar Euskal Herrian iragan diren herriko hauteskundeen ondotik, itxura anitzeko bilanak eginak izan dira abertzaleen aldetik. Batzuek emaitza pollitak aldarrikatzen zituzten, beste batzuek bilan gazi-gozoa aipatzen zutela. Betiko eztabaida, ea basoa erdi hutsa ala erdi betea den. Hiru probintzietako gehiengoa ez baldin bada abertzalea, hortan adostasuna fite lortzen da, azken hauteskundeek argi erakusten dute orain jende anitzek abertzalea den edo abertzaletasunak markatzen duen zerrenda baten alde bozkatzeko erabakia aski errexki har dezaketela. Ikusten dugu ere tokiko problematikei aurre egiteko proposatuak diren aterabideen alde bozkatzeko hautua egin duela hainbat herritako gehiengoak.
Iduri luke fase berezi batean kokatzen garela Euskal Herrian; eginak diren inkesta edo zundaketa anitzek erakusten dute independentziaren aldeko hautuak indarra eta babesa galtzen duela; aldi berean, argi da zazpi probintzietan tokiko botere edo autonomia gehiago ukaiteko proposamenek oihartzun onak errezebitzen dituztela.
Agintari batzuek estresa edo urduritasuna erakusten digute ere dinamika horren aitzinean. Iparraldean, entzun da suprefetak zenbait jende bultzatu dituela herriko bozetan aurkeztera, abertzaleak ziren zerrenda batzuen kontra joateko. Nafarroan, UPNko presidenteak galdegin du berriz Espainiako konstituzioan den laugarren xedapen iragankorra ezeztatzea, Nafarroari eta EAEri bat egiteko parada ematen diena. Haren erranetan, Euskal Herria «ez da inoiz existitu ez juridikoki, ez politikoki, ez instituzionalki, ezta sozialki ere».
Hegoaldean iraganen diren hauteskundeetan, zundaketek emaitza ederrak iragartzen dituzte abertzaleentzat, bereziki EH Bildurentzat. Iparraldean, EHBaik eta orokorki abertzaleek lorpen garrantzitsuak izan dituzte, irabazi zituzten herriko etxeak atxikiz, berriak hartuz edo oposizio azkarrak edo bakarrak izanez kontseilu berrietan. Hortan izan daiteke gakoa, nazio eraikuntzaren ondoan, lurralde eraikuntza gauzatuz, herritik hasiz.
Hainbat arlotan eta egunerokoan Euskal Herriko biztanleek bizitzen dituzten kezkak, problematikak edo desafioak kontuan hartuz, herritik hasiz gara daitezke proposamenak edo ekintzak. Abertzaleak edo euskaltzaleak aitzindariak dira bide horretan. Nola ez aipa azken Korrikaren arrakasta Euskal Herri osoan, baita Sarebide ere, duela gutti Iruñean aurkeztua izan den euskarazko edukiak sustengatzeko euskal hedabideen arteko mugaz gaindiko estrategia. Energia edo elikaduraren inguruan ere, entsegu edo proiektu batzuk martxan dira.
Herriko etxeek rol garrantzitsua izan dezakete holako ekimenak bultzatzeko edo garatzeko. Abertzaleek abangoardi funtzioa betetzen dute prozesu horretan,nazio eraikuntzaren ikuspuntutik noski. Lurraldeari begira, lot daitezke beste hainbat mugimendu edo alderdi, etapa berezi baten erronka dugu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *